1990ean Irunberriko arroilan jazotakoa argitzeko bidean aurrerapausoak iragarri dituzte
Duela 32 urte Irunberriko arroilan gertatutakoak hotzikara ematen du oraindik. Susana Arregik eta Jon Lizarraldek beren buruaz beste egin zutela esan zuen bertsio ofizialak; horren sinesgarritasuna, ordea, ezaguna da Euskal Herrian. Egiaren bila bidea egiten ari dira.

1990eko ekainaren 25eko eguerdian hiru etakideren eta hainbat guardia zibilen arteko tiroketa bat izan zen Irunberriko arroilan, eta haren ondorioz talde militar espainoleko sarjentu bat hilik suertatu zen. Egun horretan bertan, 20.30 aldera, German Rubenach buruan tiro bat zuela agertu zen, oso larri zaurituta. Bizirik irten zen. Susana Arregi oñatiarra eta Jon Lizarralde andoaindarra, aldiz, hurrengo goizean arroilan agertu ziren, hilik. Arregik bi tiro zituen buruan; Lizarraldek, bat. Bertsio ofizialak suizidioa aipatu zuen hasiera-hasieratik, baina jende askoren susmoa da guardia zibilek bi etakideak harrapatu, torturatu eta hil zituztela.
Oñatiko Gure Bazterrak Kultur Elkarteak gai honi heldu dio eta ikerketa bat abiatu du, jazotakoa argitzeko xedez. Horretarako, Pako Aristirekin harremanetan jarri, eta idazle azpeitiarrak urtebeteko lana egin du helburua erdiesteko.
Eta, hain zuzen, lan horren balorazioa egin zuten atzo arratsaldean Oñatiko Antixena Gaztetxean. «Aldarrikatzen genuena eta duguna garbi dago zer den, egia jakitea», adierazi zuten; izan ere, gaineratu zutenez, «egun negargarri hartan ez ziren bi gauza gertatu, gauza bakarra gertatu zen».
Ikerketari berari dagokionez, azaldu zuten «aurrerapauso nabarmenak» egin dituztela kasua argitzeko bidean, eta horietako batzuk nabarmendu zituzten. Alde batetik, egun horretan Irunberrin zebiltzan turistetako batekin harremanetan jartzea lortu dute, eta «garrantzitsutzat» jo dute hark esandakoa. Arroilan zeuden ume batzuekin ere izan dira, eta haien lekukotasunari ere garrantzia eman zioten atzo, baita orduko «protagonista» batzuek emandako pistei ere.
Bestetik, sumarioan agertzen diren xehetasun guztiak aztertu eta «kontraesan nabarmenak» aurkitu dituztela azaldu zuten. Oro har, egia ezagutzeko bidean aurrerapauso nabarmena emateko aukera dagoela ondorioztatu dute.
Ikerketaren xehetasunak Aristik gaiaz idatzi duen “Irunberri 1990, Arroilaren negarra” lanak jasotzen ditu.

Un llamamiento a la esperanza en el último adiós a «Peixoto»

«Energetikoki, Euskal Herrian Trumpen bandoan gaude»

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes
