Kontseiluak ituna adostuko du, euskararen aurkako «eraso judizialaren» aurrean
Euskararen biziberritzearen aldeko neurrien kontrako epaien aurrean, «itun politiko eta sozial sendo bat» egiteko beharra adierazi du Kontseiluak. Eragileekin elkarrizketak hasiko ditu.

Lanpostu publikoetarako hizkuntza eskakizunen eta euskararen biziberritzea helburu duten neurrien aurkako sententziak eman dira epaitegi desberdinetatik azken hilabeteetan. Horren aurrean, Euskalgintzaren Kontseiluak «kezka handia» adierazi zuen eta instituzio, alderdi eta sindikatuekin «itun politiko eta sozial sendo bat» adostuko duela iragarri zuen atzo.
Euskalgintzaren Kontseiluak urteko Batzar Nagusia egin zuen atzo Gasteizen. Urteko plangintza onartzeaz gainera, «oldarraldi judizial» hau salatzeko adierazpen publikoa egin zuten eta erantzun herritarra antolatzeko ekintza plana aurkeztu zuten.
Gertatzen ari denaren larritasuna nabarmentzeko, gogora ekarri zuten EAEn egindako VII. Inkesta Soziolinguistikoa, zeinaren arabera lau biztanletik hiruk uste duten euskaraz jakin beharra dagoela administrazioan lan egiteko. Kontseiluaren arabera, «epai horiek baliorik gabe uzten ari diren neurriak adostasun zabal baten gainean eraikitakoak dira».
Bestalde, epai guztiak lotzen dituena «premisa faltsua» dela salatu zuten Gasteizen, lan eskubideak eta hizkuntza eskubideak kontrajartzea, «elkar osatzen diren eskubideak» direlako.
«Gizarte osoaren arazoa»
Idurre Eskisabel idazkari nagusiaren esanetan, erasoaldia «nahi baino azkartuago» dago eta «gizarte osoaren arazoa da». Hala ere, Lakuarekin «lanketa egiten hasiak» dira eta alderdi politikoekin ere «bidea markatuta» daukate. Sindikatuekin egin beharreko lana nabarmendu zuen Eskisabelek. Izan ere, «mugarri» deritzoten Uliazpi Fundazioaren aurkako epaian «solaskide garrantzitsuak» izan dira. Botere judizialarekin, aldiz, oraindik ez dute lankidetza egiteko aukerarik antolatu.
«Larria da, euskararen biziberritze prozesuaz harago, milaka herritarren bizitzen bizigarritasuna baitago auzian, eta harekin batera berdintasuna, justizia eta kohesio soziala. Bizikidetza, funtsean», laburbildu zuen.

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Pradales rubricó el PGOU por el que se imputa a la exalcaldesa de Zaldibar

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

«Energetikoki, Euskal Herrian Trumpen bandoan gaude»
