Ezegonkortasun egonkorra
Europako Banku Zentralaren buru andreak esana da egunotan, New Yorken esan ere, Ekonomia zeraren egoeraren hariaz: «Geopolitikaren plaka tektonikoak talkan ari dira eta mundua zatiketara bideratzen ari da», ezegonkortasun iraunkorra aurreikusiz. Pentsatu behar dut «mundua« esatean planetako mundu desberdinez ari zela, Ekonomia ez delako berdin ikusten, are gutxiago bizi, han-hor-hemen. Baina, ba al zenekien Ekonomia giza zientzien alorrean dela sailkatua jakintza-arloen ohiko banaketan? Gehiago irudituko luke robot-teknologian izatea giza-zientzian baino. Tira, kontuen harira! Atera kontuak, bankutik behintzat!
Plaka tektonikoak? Geologia-ikasle ausarta izan behar gero! Jakina baita plaken mugimenduak kontinente batzuk banandu bai, baina beste batzuk elkartu egiten dituela, indarrez elkartu ere! Eta jakina ere, gauza bat da kontinentea, hots, edukitzailea, eta bestea, edukia; eta jakina, hirugarrenez, mugimendu horrek kontinente batzuk eduki materialez bete bai, baina beste batzuk hustuta. Hortaz, kontinente guztiak ez dira edukitzaile! Amen! Benetako plaken talkak mendikateak sortzen ditu; beste plaka horienak, batzuen mozkinak metatu. Ez da gauza bera!
Hortaz, Gasteizko gotzainaren azken sermoia kristorena izan da! Ez du, badu, «muturreko kapitalismoa» salatu «mozkinak maximizatuz pertsonak eta ekosistemak kaltetu» egiten dituelako! Ostiak! Gogoa sartu zait enpresa elektrikoaren administrazio-kontseiluan dudan aulkia utzi eta kristauen artaldera bueltatzeko, Elizak immatrikulatutako eraikin guztiak alokairuan jarriko dituelakoan… Artalderatu agian bai, baina bataiatu barik ee! Dagoen lehortearekin ura aurreztu behar da-eta! Bai, klima aldatzen ari da, eta espezie inbaditzaileak ugaritu ere; ez da, bada, lehengoan Forondan lurra hartu halako espezie baten ale herrena! Amen!

Martxoaren 3ko biktimen aurka jo du Gasteizko gotzainak: «Tentsioa dago»

Los kurdos lo pierden todo contra Damasco

«Xeberri eta biok hiru kantaldi egun berean egitera iritsi ginen»

Israel exhibe su impunidad en los escombros de la Unrwa en Jerusalén
