Mediterraneo itsasoa, «mikroplastiko zopa» bihurtzeko bidean

Mediterraneoa «mikroplastikoen itsas-zopa» bihurtzeko bidean da; material horren «ehunka gramo» pilatzen dira bertan kilometro koadroko. Hori, adituek ohartarazi dutenez, arazo «garrantzitsua eta serioa» da bertako espezieentzat, ekosistemarentzat eta gizakiarentzat, bereziki kutsatutako arrainak jaten ditugulako.
«Mikroplastikoak nonahi daude, eta izan ditzaketen ondorio guztiak ezagutzeko asko falta den arren, hondakin globalen %7 dira», azaldu du Carmen Morales biologoak eta Cadizko Itsas Ikerketako Unibertsitate Institutuko (INMAR) Uretako Ekosistemen Egitura eta Dinamiken ikertzaileak.
Adituak dioenez, plastikoaren kontsumoak nabarmen egin du gora azken urteetan, eta horrek «metatze-efektua» eragin du, «kudeaketa-defizitak» eta «dagoeneko degradatzen» ari den eta ezabatzea zaila den zabor guztiaren isurketek lagunduta.
Juan Jesus Martin biologoak eta Malagako Unibertsitateko irakasleak nabarmendu duenez, mikroplastikoak, oso txikiak direnez, «elikadura-sarera sar daitezke» itsasoko espezieen bidez, eta jatean irentsi daitezke.
ZER EGIN?
Biologoen hitzetan, irtenbidea «kontsumoa murriztea» da, eta merkatua «gure ingurumenarekiko alternatiba kontzienteagoetara» mugitzen saiatzea.
Erakundeei neurriak ere eskatu dizkiete, ozeanoen inguruan sentsibilizatzeko, urak garbitzeko eta hondakinen kudeaketa hobetzeko. Azken puntu horri dagokionez, egoera «asko alda daiteke modu egokian egiten bada»; batez ere, «kostalde eta ibaitik gertu dauden herrigune handietan», adierazi du Moralesek.

«Xeberri eta biok hiru kantaldi egun berean egitera iritsi ginen»

Israel exhibe su impunidad en los escombros de la Unrwa en Jerusalén

Piden cuentas por la contratación pública de dos directivos de Solaria

«A esta generación le toca poner las bases del Estado vasco»
