Aizar RALDES AFP
BEGIRADA

Ernesto «Che» Guevara atxilotu zuen militarra hil da

Gary Prado Salmon, Boliviako Armadako jenerala, 1967an Ernesto «Che» Guevara harrapatzea lortu zuen operatibo militarreko burua izan zen. Gerora Hugo Banzerren diktaduraren kontra egin zuen eta erbestea ezagutu zuen. Unibertsitateko irakasle, ministro eta enbaxadore izandakoak hamaika urte eman zituen etxean preso, 2009an Evo Morales presidentetzatik botatzeko eta hiltzeko saiakera batean parte hartzea leporatuta, 2020an absolbitu zuten arte. Larunbatean hil zen, 84 urterekin, Che exekutatu zuen Mario Teran soldadua hil eta urtebetera.