Ikerketa, minbiziari heriotza deslotzeko
Minbiziaren inguruko ikerketa bultzatu dadila eskatzeko, bandera erraldoi bat zabaldu zuen Bizkaiko Minbiziaren Aurkako Elkarteak.

Minbiziaren inguruko datuak kezkagarriak dira: aurreikuspenen arabera, 2030erako 16.000 kasu berritik gora egongo dira EAEn, iaz diagnostikatu zirenak baino mila gehiago. Gaitzak gogor jotzen du, baina erdiak baino gehiagok gainditzea lortzen du: biziraupen tasa %55,3koa da gizonen artean eta %61,7koa emakumeen artean. Bizkaiko Minbiziaren Aurkako Elkartearen helburua, baina, anbiziotsuagoa da: 2030erako %70eko biziraupen tasa lortzea du xedea. Horretarako, ikerketa ezinbestekoa dela uste du. Atzo, diru bilketaren egunean, bandera erraldoi bat zabaldu zuen Bilboko Areatza pasealekuan, ikerketa onkologikoa susta dadila eskatzeko. Erakunde publikoak, ikerketa zentroak, elkargo profesionalak, ikastetxeak, unibertsitateak edo bestelako enpresak ere batu ziren aldarrikapenera, 26 guztira. Elkarteak nabarmendu zuenez, %70eko biziraupen tasa lortzeko, «beharrezkoa da ikerketa onkologikoa sustatzen jarraitzea, gaixotasun honek sortzen dituen desberdintasunak ezabatzea eta minbizia duten pertsonei ikerketaren emaitzak eta medikuntza eta tratamendu berritzaileenak eskuratzeko aukera bermatzea».

Los kurdos lo pierden todo contra Damasco

«Xeberri eta biok hiru kantaldi egun berean egitera iritsi ginen»

Israel exhibe su impunidad en los escombros de la Unrwa en Jerusalén

Piden cuentas por la contratación pública de dos directivos de Solaria
