Ama bakarrentzat ere zaintzarako 32 aste exijitu ditu LABek

LAB sindikatuak ama bakarren eskubideak aldarrikatu zituen atzo, Estatu espainoleko Auzitegi Gorenak epai bidez ebatzi ostean ama bakarrek zaintza eskubide gutxiago dituztela bi gurasodun familiek baino. Mobilizazioa egin zuten Gizarte Segurantzako Gasteizko egoitzaren parean, euren eskaerak zabaltzeko asmoz.
Orain arte auzitegi batzuk onartzen ari ziren ama bakarrek bi gurasoko familien prestazio berak jasotzea; hau da, 16 asteko bi gurasotasun-prestazio pilatzeko aukera (32 aste), baina orain Auzitegi Gorenak aukera hori ukatu eta ama bakarrek 16 aste izango dituzte.
Hori dela eta, sindikatu abertzaleak helegiteak aurkeztu zituen, orain arteko hainbat epai oinarri hartuta. Bere iritzian, «ama bakarren eskubideen urraketa da». Jakitun da afera Europar Batasuneko Justizia Auzitegira heldu dela, eta hark erabakia noiz emango zain dago.
«Jendartea eta testuinguru soziala, familia-eredu bakar batetik harago, aukera aniztasunaren aldeko trantsizioa egiten ari da. Baina sistema kapitalista (zis)heteropatriarkal honen mekanismo guztiak, familia-eredu nuklearra indartzeaz gain, hortik kanpo kokatzen diren aukerak zigortzen ditu», esan zuen sindikatuak.
LABek egoera horren aurrean zaintza erdigunean kokatuko duen «sistema oso bat» aldarrikatu zuen; Euskal Herrirako Lan Kode eta Gizarte Segurantza propio baterako lege bat; marko propio bat, «non eredu hegemoniko (zis)heteropatriarkaletik haragoko aniztasuna kontuan hartuko den eta errealitate horientzako eskubideak sortuko diren» eta eskubideak gauzatzeko lege aldaketa egingo diren.

Los kurdos lo pierden todo contra Damasco

«Xeberri eta biok hiru kantaldi egun berean egitera iritsi ginen»

Israel exhibe su impunidad en los escombros de la Unrwa en Jerusalén

Piden cuentas por la contratación pública de dos directivos de Solaria
