Eraikuntzako langile bat hil dela salatu du LABek, 2023ko hogeigarrena
Lan istripu hilgarri baten berri eman zuen atzo LABek, oraingoan Azkoitian. Ostegun arratsaldean garabi-beso bat erabiltzen ari zela hil zen R.O.G, Montajes Olaizola S.L. enpresako 62 urteko behargina, hiru metrotik gorako altueratik erorita. Sindikatuaren datuen arabera, aurten 20 langile hil dira Euskal Herrian.
Eraikuntza sektorean «gremio ezberdinen koordinazioan sortzen diren arrisku gehituak kontrolatzeko araua ez» dela betetzen gaineratu zuen, eta horren ondorioa dela «pairatzen duten istripu tasa handia». Besterik ere salatu zuen: «Patronalak argi du kapitala langileriaren bizitzaren aurretik ipintzea merkeago ateratzen zaiola». Eta horretan Lakuako Gobernua «konplize» duela ohartarazi zuen.
LABek elkartasuna adierazi zien hildakoaren hurbilekoei eta mobilizaziora deitu zuen.

Un llamamiento a la esperanza en el último adiós a «Peixoto»

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Pradales rubricó el PGOU por el que se imputa a la exalcaldesa de Zaldibar
