EUSKAL IZENA DUEN AUTO TXINATARRA
Euskararen berri izan eta bere lehen hibridoari nazioartean «Azkarra» izendatzea erabaki du Geely auto konpainiak.

Geely konpainia txinatarrak euskaraz esanahi argia duen ibilgailua atera du, “Azkarra”. Txinan “Boyue Pro” izenarekin saltzen hasi ziren SUV motako auto hori, konpainiako lehen hibridoa, baina nazioarterako saltoa emateko euskarazko hitza hautatu zuten. Azalpen eske enpresako komunikazio taldeko ordezkari Odai Malabeh-rengana jo du GARAk, auto batentzat izen aparta den arren, bitxia delako konpainia txinatar batek euskarara jo izana. Kasualitatea ote da? Ba, ez. Horrela azaldu du: «SUV autoen izenen inguruko arauak jartzean, erabaki genuen natura eta kultura kontuan izatea. Gure ikerketan zehar euskararekin egin genuen topo, antzinako hizkuntza berezia duen kultura eta ondare linguistikoari esker liluratu gaituena. Hori dela eta, ‘azkarra’ hitza erabiltzea erabaki genuen». Gainera, Malabehk azaldu duenez, bada beste arrazoi bat ere; «Aizkorri mendiaren izenaren antzekoa da ‘azkarra’, eta horrek bat egiten du gure izenak jartzeko arauekin, kulturarekin eta naturarekin harremana duelako», azpimarratu du langileak «Euskal Herria eta bere kultura aparta» bertatik bertara ezagutzeko irrikaz dagoela aitortu aurretik.

«Que solo se permita comprar casas para vivir es legal, está sobre la mesa»

Martxoaren 3ko biktimen aurka jo du Gasteizko gotzainak: «Tentsioa dago»

Los kurdos lo pierden todo contra Damasco

«Xeberri eta biok hiru kantaldi egun berean egitera iritsi ginen»
