Zaldibarren langile bat hil da, istripu ez traumatiko batean
Joan den astean Zaldibarren, Industrias Gonzalo Arizaga enpresan, lanean ari zela istripu ez traumatikoa izan zuen langilea hil egin da, zaurien larritasunaren ondorioz. LABek atzo azaldu zuenez, 52 urte zituen eta gertaeraz geroztik erietxean zegoen.
Sindikatuak elkartasuna eta samina adierazi zien hildakoaren hurbilekoei, eta salatu zuen heriotza ez traumatikoak ugaritzen ari direla. LABen datuen arabera, lantokian hildakoen %33 istripu ez traumatikoen ondorioz zendu ziren iaz, arazo kardiobaskularrak barne. Hainbat faktore ikusten ditu mota horretako istripuen atzean, eta arrisku psikosozialak eta estresa dira garrantzitsuenetakoak. Egoera hauen aurrean «entzungorrarena» egitea leporatu zien erakunde publikoei.
Dagoeneko 23 pertsona hil dira aurten Euskal Herrian lanean ari zirela, LABen arabera.

«Xeberri eta biok hiru kantaldi egun berean egitera iritsi ginen»

Israel exhibe su impunidad en los escombros de la Unrwa en Jerusalén

Piden cuentas por la contratación pública de dos directivos de Solaria

«A esta generación le toca poner las bases del Estado vasco»
