Hilean 200 euro, astean zazpi lan egunen truk: lan esplotazioagatik, bi atxilotu
Espainiako Polizia Nazionalak bi enpresaburu atxilotu zituen Bilbon, bost langile bizileku eta lan baimenik gabe ehungintzako lantegi batean esplotatzeagatik. Langileek 200 euroko soldata jasotzen zuten hilean, asteko egun guztietan goizeko zazpietatik arratsaldeko laurak arte lan egiteagatik.
Poliziaren Atzerritarren eta Mugen Brigadak eta Bizkaiko Lan eta Gizarte Segurantzako Probintzia Ikuskaritzak egin zuten operazioa. Bilboko Ametzola auzoko industriagune batean kokatutako enpresa batean izan zen.
Langileen eskubideen aurkako ustezko delituengatik egindako delitu penalez gain, enpresaburu horiek 10.000 euroko zigorrak jaso ditzakete baldintza irregularrean kontratatutako langile bakoitzeko, sei langileetatik bostek Estatu espainolean bizitzeko eta lan egiteko baimenik ez zutelako.

Iban Apaolaza presoa hilik aurkitu dute Aiako Harrian

«Están naciendo niños cuyo abuelo está en la cárcel, esto no es normal»

El robo del año no ha tenido lugar en el Louvre, sino en Spotify

Xabi Iraola proposatu dute Sorturen koordinatzaile orokor izateko
