Maiatzak 1.558 langabe gutxiago utzi ditu Hego Euskal Herrian
Pasatu berri den maiatzaren amaieran 137.287 pertsona zeuden Hego Euskal Herriko enplegu bulegoetan izena emanda, aurreko hilabetean baino 1.558 gutxiago, Lan eta Gizarte Ekonomiako Ministerio espainolak argitaratutako datuen arabera. Beherakada handiena Nafarroan izan da: 832 langabe gutxiago daude. Maeztu sailburua baikor agertu zen; ELA eta LAB ez, ordea.

Joan den maiatzean apirilean baino 1.558 pertsona gutxiago zeuden Lanbiden eta Nafar Lansarean izena emanda. 137.287 langabe zeuden erregistratuta, Lan eta Gizarte Ekonomia Ministerio espainolak emandako datuen arabera. Aurreko urtearen aldean, 8.127 langabe gutxiago dira Hego Euskal Herrian.
Beherakada handiena Nafarroan izan da, %2,70 jaitsi baita langabezia (832 pertsona). Iazko datuekin alderatuta, beherakada %6,39koa da (2.050 langabe gutxiago). Guztira, 30.012 pertsona daude izena emanda herrialde horretako enplegu zerbitzu publikoaren bulegoetan.
Bizkaian %0,81 jaitsi da langabezia (495 langabe gutxiago), Gipuzkoan %0,59 (167 gutxiago) eta Araban %0,34 (64 gutxiago). 2022aren aldean, jaitsiera %7,05ekoa izan da Gipuzkoan (2.125 langabe gutxiago), %5,56koa Bizkaian (3.546 gutxiago) eta %2,09koa Araban (406 gutxiago).
MILIOI BAT AFILIATU EAEN
Araba, Bizkai eta Gipuzkoan milioi bat herritar daude gizarte segurantzan izena emanda. Orain arteko zenbakirik handiena da, azken hilabetean 5.343 afiliatu gehitu ondoren. Apiriletik maiatzera %0,54 igo zen kopurua.
Horietatik 502.775ek Bizkaian kotizatzen dute, 334.403k Gipuzkoan, eta 165.408k Araban.
Sektoreka, 830.651 langile sistema orokorrean daude. Talde honen barruan sartzen dira 28.544 etxeko langileak eta nekazaritza arloko 2.891 beharginak. 167.853 autonomoak dira, eta 4.082, itsasoko langileak.
306.530 NAFARROAN
Gizarte segurantzan izena emandakoen kopuruak goia jo du Nafarroan ere: 306.530 pertsona dira. Hilabete batean 2.791 afiliatu irabazi ditu lurraldeak (%0,91ko igoera), eta urte batean, 5.727 (%1,9ko igoera).
24.232 lan kontratu erregistratu dira maiatzean, horietatik 6.166 mugagabeak (%25,4). 2023ko lehen bost hilabeteetan 27.679 kontratu mugagabe egin dira, aurreko urteko data beretan baino %9,9 gehiago.
Mari Carmen Maeztu Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialen sailburuaren iritziz, enpleguari buruzko ikuspegi «katastrofistak» gezurtatzen dituzte datu hauek. «2015ean baino ia 16.000 langabe gutxiago ditugu, eta 2019an baino 3.000 gehiago. Gizarte Segurantzako afiliatuen datuak ere oso onak dira, hilabetez hilabete markak hausten ditugu», adierazi zuen.
ELA ETA LABEN IRAKURKETAK
ELA eta LAB ez dira hain baikorrak. Kontratuen behin-behinekotasun tasa eta langabeen artean %58,7 emakumeak direla nabarmendu zuten. LABek esan zuen gazteen artean are gehiago direla emakumeak (%59,7). Gazteen egoeraz ELAk azpimarratu zuen maiatzean 167 langabe gehiago izan zirela. Gainera, Europarekin alderatuta, langabezia tasak batez bestekoaren «oso gainetik jarraitzen» duela esan zuen.
Crecimiento de un 2,3% en la CAV
La economía de la CAV creció un 2,3% en el primer trimestre de 2023 respecto al mismo periodo del año anterior, una décima más de lo avanzado y un 0,5% comparado con los últimos tres meses de 2022, con lo que se acumulan once trimestres consecutivos de tasas intertrimestrales positivas, según Eustat. Los datos confirman «una ligera desaceleración interanual de la actividad económica» respecto a los crecimientos de trimestres anteriores y también respecto al ascenso del PIB en el conjunto de 2022, que se cifró en el 4,4%.
Todos los sectores tuvieron ascensos: el primario registró un aumento en su valor añadido del 7,4% con respecto al mismo trimestre del año anterior; la industria, del 1,1 %; la construcción, del 0,9%, y los servicios en su conjunto, del 2,9%. No obstante, en los servicios ha habido diferencias.GARA

La marcha de Tubilla destapa la enorme marejada en las filas del PNV

«Prohibir las redes sociales a los adolescentes les infantiliza»
Fallo contra un fraccionamiento de contratos del Ayuntamiento de Getxo

«Necesitamos la foto más completa posible de la tortura sistemática»
