GARA
GASTEIZ

Lau eguneko lan astea aztertuko duen taldea sortu dute, ELA eta LAB gabe

Asteko lanaldia lau egunera murriztea aztertuko duen lantaldea eratu da EAEn, Lakuaren eta CCOO eta UGT sindikatuen parte-hartzearekin. Proiektu pilotua 2024an martxan jartzeko aukera aztertuko dute.

Lakuako Gobernuak azaldu du hasi direla astea 32 ordura murriztearen eragina aztertzen. Telelanaren formulak ere aztertuko dituzte, baita enpleguan eragina duten erabaki estrategikoetan langileek ere parte hartzeko erak.

Gobernuaren esanetan, gizarte eragile guztiak gonbidatu dituzte. Hala ere, azkenean, CCOO eta UGT sindikatuek parte hartu dute bakarrik. Confebask patronalak aurkako jarrera agertu zuen egitasmoaren berri eman zenean.

LABek azaldu duenez, murrizketaren alde dago, baina sindikatuaren esanetan EAEko Gobernuak eta patronalak ez dute borondaterik erakutsi aurrera egiteko.