Arartekoak legez behartu nahi du Administrazioa lankidetzan aritzera
Administrazio publikoek Arartekoarekin lankidetzan aritzeari uko egiten diotelako «kezkatuta», Manuel Lezertua EAEko arartekoak lankidetza hori legez derrigortzea proposatu du Gasteizko Legebiltzarrean egiten ari diren jardunaldien hitzaurrean.

Manuel Lezertua arartekoak «hertsadura modalitate» berriak legez arautzearen aldeko apustua egin du, administrazio publikoak erakundearekin lankidetzan aritzera behartzeko. Fiskaltzekin dituzten harremanak indartzea proposatu du, besteak beste. Atzo hasi eta gaur arte Europako zenbait autonomia eta eskualdetako herritarren defendatzaileak Gasteizko Legebiltzarrean bildu dituen mintegiaren inaugurazio hitzartzean egin zituen adierazpen horiek.
Beren jarduera arautzen duen legea «birdefinitzen» eta «eguneratzen» lagun dezaketen esperientziak ezagutzeko aukerarekin pozik, Lezertuak nabarmendu zuen asko direla herritarren defendatzailearen figurarentzat «lege esparru aurreratuagoa eskatzen duten gaiak».
NORBERE ESKUBIDEEN DEFENTSAN ARI DIRENEI, LAGUNTZA
Bere iritzian, legeak eguneratzean «hertsatzeko modu berriak» ezarri beharko lirateke, arartekoak eskatutakoan administrazio publikoak harekin lankidetzan aritu daitezen, adibidez informazioa emanez. Zenbait administraziok arartekoarekin lankidetzan ez aritzeko joera dutela-eta kezka agertu zuen, eta konponbide bezala proposatu zuen lankidetza hori legez behartzea.
Ildo berean, ordezkatzen duen erakundeak norbere eskubideen defentsan laguntza behar dutenei epaiketetan informazioa emateko aukera jarri zuen mahai gainean.
Informazioa eskuratzeari eta administrazio publikoen gardentasuna kontrolatzeari dagokienez, arartekoak uste du Gasteizko Legebiltzarrak baloratu behar lukeela bere bulegoak etorkizunean eginkizun hori bere gain hartzea.

Martxoaren 3ko biktimen aurka jo du Gasteizko gotzainak: «Tentsioa dago»

Los kurdos lo pierden todo contra Damasco

«Xeberri eta biok hiru kantaldi egun berean egitera iritsi ginen»

Israel exhibe su impunidad en los escombros de la Unrwa en Jerusalén
