Asuncion klinikako langileek kanpaldia hasi dute
Tolosako Asuncion klinikako langileek 24 orduko kanpaldia hasi zuten atzo, lan baldintzak hobetzeko hitzarmen baten alde egiten dituzten mobilizazioen barnean. Tolosako Triangeluan atzo eguerdian hasitako kanpaldi hau «hamar edo hamabost laguneko txandetan» egiten ari da, «greba zapuztu» eta langile batzuei mobilizazio horretan parte hartzea eragozten dieten «gutxieneko zerbitzu gehiegizkoak» direla eta, sindikatuek salatu zutenez.
ELA eta LAB sindikatuek, batzordean ordezkaritza duten bakarrek, kalkulatu zuten mobilizazio horretan guztira 150 bat pertsonek parte hartuko dutela. Adierazi zutenez, txanda aldaketak hiru ordutik behin egiten dira, eta parte hartzaileek beren lan baldintzen berri ematen diete bertaratutakoei, eta tentsioa hartzeko aukera ere eskaintzen zaie.

«El algoritmo se ha erigido en una arma de guerra»

A Xabi Alonso y al Real Madrid se les rompió el amor de tanto usarlo

«El imperio norteamericano quiere llevarse el petróleo sin pagar»

Una iniciativa europea contra el pacto UE-Israel busca un millón de firmas
