Haurren hitzak
Inspirazioa ez denez mekanikoa, efemerideetara jotzen dut ideiarik ez dudalarik. Efemerideek guretik zerbait dute beti, gu baikara haien oraina.
Ea: atzo, ekainaren 12a. Atzoko egunez, 1929an, Anne Frank jaio zen, Holokaustoaren irudirik ezagunena. Bi urte eta erdi Amsterdamen ezkutatzen eman ondoren, 1944an naziek harrapatu eta Auschwitzeko kontzentrazio esparrura bidali zuten, eta 15 urte zituen hil zenean, tifusak harrapatuta. Mundua zeharkatu duen aingeru aurpegitik harago, bere hitzak ditut gogoan. “Kitty” egunkariari idatziz, guri idazten zigun. Ume baten hitzak, beste hainbat umek irakurriak.
Geroago, Primo Leviren “Hau gizon bat bada” heldu zen; kolegioko liburutegian hartu nuen liburuaren azal zuri-urdintsua oraindik bizi-bizirik daukat.
Baina orain arte gehien oroitzen dudan obra “La vita è bella” filma da. Eskolako kiroldegian 8 urteko haurrok ez genuen inoiz galtzen bazkalosteko zine zikloa. Pentsa, digestioa egiten genuen sarraski naziak ikusten. Ados, eztabaida dezakegu adin muga, baina ohartu zarete obra horien guztien izendatzaile komuna haurrak direla.
Nire memoria historikoa eraiki nuen haurren hitzekin, eta honek balio dit erantzuteko berriki gehiegi zabaltzen diren diskurtsoei: umeak (ere) subjektu politikoak dira.

«La maternidad nos da la oportunidad de aprender a mirar a nuestra niña interna»

Sabin Etxea fía ahora a un juez la resolución de su crisis en Getxo

«Que solo se permita comprar casas para vivir es legal, está sobre la mesa»

Martxoaren 3ko biktimen aurka jo du Gasteizko gotzainak: «Tentsioa dago»
