Klima aldaketari buruz mintzatu dira 200 ikasle baino gehiago Baionan
Klima aldaketa izan zen atzo Seaskak kudeatzen dituen lau kolegioetako 4. mailako ikasleek landutako gaia. Lehendabizi, bakoitzak bere ikastetxean, Ziburu-Urruñako Piarres Larzabalen, Kanboko Xalbadorren, Baionako Estitxu Roblesen eta Larzabaleko Manex Erdozaintzin landu zuten, eta, horren ondoren, gaia elkarrekin lantzeko 250 ikasle bildu ziren Baionan antolaturiko jardunaldian.
Urtean zehar ikasleek ikerketa lanak egin dituzte, klima aldaketarekin loturiko hainbat auzi aipatzeko. Hala, planeta egoera ezin larriagora eraman duen prozesuaren atzean dauden arrazoiak aztertu zituzten. Horretaz gain, elikadura, garraioa eta komunikazioa alorretan bere isla duen fenomenoaren aurrean gaur eta hemen dauden alternatiben inguruan gogoetatu ziren.

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Cuatro grandes sombras oscurecen aún más la inoculación de vacunas caducadas

«La única certeza es que el realismo de Trump nos lleva a la destrucción»

«A esta generación le toca poner las bases del Estado vasco»
