Luis Enrique Sorianoren sendiari kalte-ordaina emango dio enpresak
Azpeitiko Manuel Aizpuru lantegian bere buruaz beste egin zuen Luis Enrique Soriano gaztearen senideen abokatuak eta enpresako ordezkariek auzibideari amaiera emateko akordioa lortu dute. «Kalte moral eta materialengatik» jasoko du familiak kalte-ordaina, abokatuak GARAri baieztatu dionez.

2021eko uztailaren 30ean Luis Enrique Sorianok bere buruaz beste egin zuen lan egiten zuen Azpeitiko enpresan, eta ESK sindikatuak eta Elkar-Ekin plataformak auzibidera jo zuten. Orain bide hori amaierara iritsi da, aldeak akordio batera iritsi baitira.
Plataformak atzo bidalitako oharrak jasotzen duenez, eta familiaren interesak defendatu dituen abokatuak GARAri baieztatu dionez, jatorri dominikarreko gaztearen sendiak kalte-ordaina jasoko du, enpresak «kalte moral eta materialak» aitortu eta gero. Zifra zehatzen berri eman ez badute ere, abokatuak berak hedabide honi azaldu dio kalte-ordaina «handia» izango dela. Gaineratu duenez, ordainketaren zatirik handiena aseguru-etxeak egin beharko du, baina enpresak ere zati bat jarri beharko du.zati bat jarri beharko du.
KRITIKAK ENPRESARI
Ildo horretan, Elkar-Ekin plataformak enpresari leporatu dio indemnizazio hori «kalte moral eta materialen ondorio» dela «ezkutatu» izana eta esan izana baldintza sozialek ezin dutela suizidioa azaldu.
«Zur eta lur uzten gaituen baieztapena da. Suizidioen kausak konplexuak direla jakitun gara, baina argi dugu baldintza sozialek eta materialek (lanak, etxebizitzak, hil amaierara iristeko presioak, enpresa batean jasotako tratu txarrak, eta abarrek) goitik behera zeharkatzen dutela gizakion osasun mentala. Egoera horiek daude eritasun psikologiko askoren oinarrian, eta horien ondorioz hainbat suizidio kasu gertatu dira», azpimarratu du plataformak.
Salaketa «isiltzeko helburuarekin» azken hilabeteotan jasotako «presioak, xantaiak eta difamazioak» ere gaitzetsi ditu Elkar-Ekin-ek. Nolanahi ere, «errekonozimenduarekin eta erreparazioarekin batera, berriz antzekorik ez gertatzeko bermeak behar direla azpimarratu du plataformak: «Zoritxarrez, urrun gaude egoera horretatik, eta lanean jarraitzea dagokigu».
Akordioaren ondorioz, hamar egun barru, ekainaren 26an, Donostian egitekoa zen epaiketa bertan behera geratu eta gero, Manuel Azpeitia enpresak gutun bat igorri zion Azpeitiko “Uztarria” hedabideari, Sorianoren heriotzaren aurrean dolumina adieraziz eta haren sendiari «hasiera-hasieratik laguntza eskaini» diola nabarmenduz.
Era berean, adierazi dute «atsekabez» hartu dituztela hainbat eragilek «enpresa eta haren kudeatzailea aipatuz eta gertakari latzaren zuzeneko erantzule eginez» argitaratutako informazioak eta adierazpenak. «Epaiketa paralelo bidegabea» egin dietela gaitzetsi dute.

«Que solo se permita comprar casas para vivir es legal, está sobre la mesa»

Martxoaren 3ko biktimen aurka jo du Gasteizko gotzainak: «Tentsioa dago»

Los kurdos lo pierden todo contra Damasco

«Xeberri eta biok hiru kantaldi egun berean egitera iritsi ginen»
