Trantsizio ekosozialerako norabidea zehaztu du ELAk txosten batean
Hego Euskal Herriko «trantsizio ekosozialaren norabidea» jasotzen duen txostena aurkeztu zuen atzo ELAk. Ekonomia «birkokatzea», kontsumoa murriztea, aberastasuna banatzea, zerbitzu publikoak indartzea eta lanaldiak murriztea dira proposamenaren oinarriak.
«Larrialdi ekologikoaren» testuinguruan garatu du txostena sindikatuak eta, zentzu honetan, Hego Euskal Herriko ekonomiak «sakoneko eraldaketa» behar duela dio. Hainbat neurri proposatzen ditu ELAk horretarako, aberastasunaren banaketatik hasita. Besteak beste, «ekonomiak tokikoa eta zirkularra» izan behar duela uste du.
Energiaren alorrean, kontsumoa murrizteko eta energia berriztagarrien alde egiteko beharra nabarmentzen du eta, honekin batera, energia sektorea publifikatzeko apustua egin behar dela defendatu.

El PNV cesa a tres ediles de Getxo imputados por el derribo del palacete

«A esta generación le toca poner las bases del Estado vasco»

«La única certeza es que el realismo de Trump nos lleva a la destrucción»

Cuatro grandes sombras oscurecen aún más la inoculación de vacunas caducadas
