GARA

Urumea bailararen garapen egokirako

Urumea Arnastu lan mahaian, bailarako udalerriek eta Iruñeko Gobernuak hainbat ekintza antolatu dituzte udari begira.

Urumea ibaia, Hernaniko lurretan.
Urumea ibaia, Hernaniko lurretan.

Urumea ibaiaren eta bailararen garapen jasangarria bultzatzeko asmoz, hainbat ekintza egingo dituzte uda partean Hernaniko, Aranoko eta Goizuetako udalek, Ereñotzuko Auzo Udalak eta Nafarroako Gobernuak (Nasuvinsa agentziaren bitartez). Azken urteetan Urumea Arnastu izeneko lan mahaian udalerri horiek gauzatzen ari diren lanketa koordinatuaren testuinguruan kokatzen den ekimena da, ibaiaren eta bere ingurunearen garapen ahalik txukunena egia bilakatzeko. Hartara, ibai aldean dauden aisialdi guneetarako hezitzaile bana kontratatuko dute, «ingurunea errespetatzeko sentsibilizazio ekintzak egiteko asmoz. Horretarako, ingurumen hezkuntzako zenbait tailer eta jarduera dinamizatuko ditu erabiltzaileekin». Horrez gain, panel interpretatzaileak jarriko dituzte «Urumearen ondare naturalari eta kulturalari balioa emateko»; Ugaldetxoko aisialdi gunea irekiko da (Hernaniko Udaleko webgunean erreserba egin beharko da, adibidez); Fagollaga (Hernani) eta Arranbide (Goizueta) guneetan atontze lanak egingo dituzte; indarrean diren arauak gogoraraziko dituzte (sua pizteko eta akanpatzeko debekuak...).