David GRAY AFP
KLIK

Australiako indigenen eskubideak, airean

Australiarrek bozkatzeko aukera izango dute bihar, ez beren agintariak hautatzeko, baizik eta eskubideei buruz erabaki bat hartzeko. Indigenen eskubideei buruz, hain zuzen, eta, inkestek diotena betetzen bada, ezezkoak irabaziko du. Zehazki, indigenen beharrei erantzungo dien erakunde bat sortzeko aukera dago auzitan, mendeetako kolonialismoaren eta arrazakeriaren ondorioz oraindik ere beraien egoera gainontzeko australiarrena baino kaskarragoa baita. Gobernuak eta hainbat pertsona ezagunek baiezkoaren alde egin dute, baina emaitza airean dago.