Luki eta Tallon, zilarrezko saridunak
Urretxuarraren «Argialdiak» eta galiziarraren «Obra maestra» lanek jaso dituzte Gipuzkoako liburu-denden aurtengo aitortzak.

Miriam Luki eta Juan Tallon idazleek jaso zituzten, atzo, Donostiako Hontzan, Gipuzkoako Liburu-denden Elkarteak ematen dituen 2023ko Zilarrezko Euskadi sariak. Lehenengoak, euskarazko atalean, “Argialdiak” (Susa) lanarengatik; eta bigarrenak, gaztelerakoan, “Obra maestra” (Anagrama) izenekoarengatik. Bi sarituez gain, ekitaldian egon ziren Gipuzkoako Liburu-denden Elkarteko presidente Adolfo Lopez; Foru Aldundiko Kultura zuzendari Mari Jose Telleria; eta Donostiako Kultura zinegotzi Jon Insausti. Saria jasotakoan, Lukik azaldu zuen bere liburuko ipuinek esperientzia pertsonalak uztartzen dituztela, «ez beti atseginak, eta bizitzaren alde ona eta txarra» erakusten dituztela. Ekitaldia baliatu zuen sari-emaileen funtzioa balioesteko, liburu-saltzaileak «bitartekaritzat» eta irakurketen «aukeraketan laguntzailetzat» joz. Eta galdegin zuen zer izango litzatekeen idazleen funtzioa liburu-saltzailerik ez balego. Tallonek, berriz, «ohore handiz» jaso zuen aitortza, «liburu-saltzaileek ematen dutelako. Oso pozik eta oso harro nago». Eta urretxuarrak irekitako bide beretik, honakoa aitortu zuen: «Ez gara ezer liburu-saltzailerik gabe».

Los kurdos lo pierden todo contra Damasco

«Xeberri eta biok hiru kantaldi egun berean egitera iritsi ginen»

Israel exhibe su impunidad en los escombros de la Unrwa en Jerusalén

Piden cuentas por la contratación pública de dos directivos de Solaria
