Zuhurtzia nahi dute Donostiako suhiltzaileek, Goiarekin bildu ondoren
Zerbitzuaren baldintzak salatzen dituzten Donostiako suhiltzaileak Eneko Goia alkatearekin bildu ziren hilaren 16an, elkartzeko eskaera ugari egin ondoren.
Ohar batean azaldu zutenez, aseguruen patronalaren elkarte Unespak Udalari bideratzen dion dirua suhiltzaileen zerbitzura bideratzeko eskaera beteko zuela esan zien Goiak, sententzia ugarik hori egin behar dela adierazten baitute.
Pertsonalaren inguruan ere aurrerapausoak izan litezkeela esan zien Goiak. Honekin batera, zerbitzu zuzendari berria izendatu berri dute.
Hori dela eta, suhiltzaileen batzordeak bileraren balantze positiboa egin zuen. «Hala ere, kontuz ibili behar dugu. Positiboa izan arren, aurrekontu proiektuan egiaztatu gabe dago Udal Gobernuak langileriaren, gastu arruntaren eta inbertsioen kapituluen konpromisoa».

La marcha de Tubilla destapa la enorme marejada en las filas del PNV

Grandes corporaciones han acogido a agentes de las «cloacas del Estado»

Ordenaron parar citas con casos de Iztieta y hubo peticiones de silencio

De la lucha anti-ETA a la UCO, un camino muy transitado
