Mecaner enpresan 14. greba eguna: «148 lanpostu daude jokoan»
Urdulizko Mecaner enpresako langileek manifestazioa egin zuten atzo Bilbon, San Tomas egunean, «Mecaner ez itxi» lelopean. Erakundeen laguntza eskatu zuten, izan ere «148 lanpostu daude jokoan, bideragarria izaten ari den enpresa batean».

Lantokiko arropekin Mecanerko langileek manifestazioa egin zuten atzo Bilbon, San Tomas egunak eskaintzen duen oihartzuna baliatuz.
Hamalaugarren greba eguna izan zuten, Stellantis taldeak fabrika deslokalizatzeko hartutako erabakiaren kontra. ‘Mecaner ez itxi’ lelopean, Bilboko Eitb-ren egoitza paretik abiatu ziren protestan, eta Lakuako Gobernuaren egoitzaren aurretik pasatu ostean Areatzara iritsi ziren, San Tomaseko azokara.
ELA sindikatuak ohar batean azaldu zuenez, Stellantis multinazionalak lantokiaren itxiera iragarri du, argudiatuz Urdulizko fabrika ez dela bideragarria, «iaz 600.000 euroko irabaziak izanagatik ere».
«Langileak sarritan saiatu dira enpresarekin harremanetan jartzen; alferrik, ordea. Dakiten bakarra da martxoan abian jarriko dela EEE bat, eta ez dakite zein asmo duen Stellantisek enpresarekin; itxi bai, baina enpresa salduko ote duen edo ez, ala bestelako asmorik duen», oharrak zioenez.
«Jaurlaritzaren berri izan gabe» jarraitzen dute. «Abenduaren hasieran elkartu ziren Lakuako ordezkariekin, eta adierazi zuten, kinka larrian dauden beste enpresekin egiten duten bezala, inbertsoreak bilatzeko ahalegina egingo dutela. Hau da, Jaurlaritzak ez zuen aparteko konpromisorik hartu, eta soilik adierazi zuen ohiko prozedurari helduko ziola. Gaur-gaurkoz ez dute inolako deirik jaso».
«Inplika daitezela enpresarentzat irtenbide bat bilatzen» eskatzen die erakundeei, izan ere «148 lanpostu daude jokoan bideragarria izaten ari den enpresa batean».

El Patronato del Guggenheim abandona el proyecto de Urdaibai

El PP amenaza con el exterminio político a EH Bildu y sin tener turno de palabra

El exalcalde de Hondarribia fichó por una empresa ligada a Zaldunborda

«Tienen más poder algunos mandos de la Ertzaintza que el propio Departamento»
