Laguntza BEHAR DU AITA MARI ONTZIAK

Itsas Salbamendu Humanitarioa GKEak diru bilketa bat abiatu du, beharrezkoak diren «hornidura guztiak» lortzeko.

Ontzi bat etorkinez beteta, Mediterraneo itsasoan.
Ontzi bat etorkinez beteta, Mediterraneo itsasoan. (Alfonso NOVO | EUROPA PRESS)

«Lagun gaitzazu laguntzen». Esaldi horrekin Itsas Salbamendu Humanitarioa GKEak diru bilketa abiatu dute, Aita Mari ontziak «Mediterraneo itsasoan jendea erreskatatzen jarraitzeko». Une honetan Aita Mari erreskate ontzia portuan dago, urteko lehen misioa hasi bitartean. «Horretarako, janariz, erregaiz eta kontsumigarriz hornitu behar dugu: mantak, arropa lehorra, sendagaiak... Misio bakoitza erronka logistiko bat da, eta ahalegin handia behar da hornidura guztiak lortzeko». Hori dela-eta, «aurten, zuek gurekin itsasaldi honetan sartzea nahi dugu», adierazi zuten atzo. 2024rako helburua «inoiz baino misio gehiago egitea» dela baieztatu zuten. «Helburu hori lortzeko, misio bakoitzean ontziratzen diren boluntarioak, gure tripulazio iraunkorra eta lurretik jasotzen dugun laguntza guztia beharko dira. Itsasoan denbora gehiago erreskate gehiago dira, eta erreskate gehiago bizitza gehiago dira». «Guk, erakunde humanitario gisa, urrunago eta pertsona gehiagorengana iritsi nahi dugu. Horretarako, zure laguntza behar dugu, elkartasun tresna bat izateko, pertsona gehiegi hiltzen ari den gatazka bat amaitzeko», nabarmendu zuten.