Amazon-en furgoneten Sestaoko irteera itxita, azken greba egunean
Amazonen furgonetak blokeatu zituzten atzo, banaketa enpresa honek Sestaon duen aparkalekuan, Trapagarango lantokian deitutako grebaren azken egunean, LAB sindikatuak aditzera eman zuenez.

Amazonek Trapagaranen duen zentroko langileek ekintza bat egin zuten atzo, eta 45 minutuz blokeatu zuten banaketa enpresako furgonetek Sestaon erabiltzen duten aparkalekua. Ekintza hau Gabonetan egin duten grebaren azken egunean egin zen, LABek ezagutzera eman zuenez.
Azpikontratatutako enpresetako langileek gidatzen dituzte furgonetak. Grebaren aldarrikapenetako bat, hain zuzen, gidari horiek Amazoneko langile bihurtzea izan da.
LABek nabarmendu zuenez, «greba egunak arrakastatsuak izan dira, eta langileek azken hamabost hilabeteetan Amazonek negoziazioari ezarritako blokeoari erantzun diote, furgoneten igarotzea blokeatuz».
Grebak iraun zuen bitartean, ostegunean Osalan enpresa salatu zuten, Trapagarango biltegian duten segurtasun faltarengatik.
Horrekin batera, LAB sindikatuak honakoa adierazi zuen atzo zabaldutako jakinarazpenean: «LABek langileen erantzuna txalotu nahi du, orain arte egindako lana ikaragarria izan delako eta fruituak eman dituelako, grebaren eraginkortasuna agerian utziz». Amazonek negoziazioarekiko duen jarreraren arabera hurrengo urratsak erabakiko dituela aurreratu zuen sindikatuak.
Fernando Ortegak, LABek Trapagarango zentroan duen ordezkariak azaldu zuenez, helburua «multinazional hau [Amazon] negoziatzera behartzea» da.
«Hitzarmen propioa eta multinazionalak dauzkan azpikontratetako langileen lan baldintzak hobetzea» eskatu dute grebaren bidez.

El Patronato del Guggenheim abandona el proyecto de Urdaibai

El PP amenaza con el exterminio político a EH Bildu y sin tener turno de palabra

El exalcalde de Hondarribia fichó por una empresa ligada a Zaldunborda

«Tienen más poder algunos mandos de la Ertzaintza que el propio Departamento»
