Hamalau urteko erreinaldiaren ostean itzali zen Mitterrand

Biologiak agindutako bukaera ala ibilbide politikoaren amaiera. Zein litzateke aukera egokiena Ipar Euskal Herri, Estatu frantses eta Europa mailako politikaren eremuan aztarna sakona utzi zuen ordezkari baten azkeneko helmugara begiratzeko orduan? ‘Artefaktua’-k urtarrilaren 8a, hau da, François Mitterrand itzali zen eguna, hautatu du haren ibilbide oparo bezain eztabaidagarriari errepasoa egiteko.
“Egin” egunkariak «koroarik gabeko errege» gisa agurtu zuen François Mitterrand, 1971n Alderdi Sozialista (PS) birsortu ondotik 14 urtez frantziar presidentea izan zena.
Izan ere, hilberri horren aurretik, agian heriotzak ezartzen dituen morrontzak arintzearren, gehigarri berezia eskaini zion bi agintalditan zehar itxaropena eta etsipena, neurri ezberdinean, eragin zituen buruzagiari. Minbiziak jota zelarik, bere azken hilabeteak boterean han eta hemen aliatuak agurtzeko eta testamentu politikoa egiteko baliatu zituen Mitterrandek, Helmut Kohl Alemaniako kantzilerrarekin batera europar eraikuntzaren artisau nagusietakotzat jo ohi denak.
1996ko urtarrilaren 8an itzali zen, baina “Egin”-ek aurreko urtean, 1995eko maiatzaren 6an, “Adieu le Roi” (agur erregea) izenburupean, zortzi orrialdeko gehigarria plazaratu zuen agintari sozialistaren ezinak eta ekinak jorratzeko.
Iñaki Egaña historialariarekin batera, besteak beste, Jean Louis Davant idazle eta euskaltzain zuberotarrak eta berriki zendu den Gilles Perrault idazle frantziarrak aztertu zituzten Mitterranden biografia eta ekimen politikoak.
«Kolaborazionismo» hitzari iskin egin gabe, Mitterrandek II. Mundu Gerran jokatu zuen papera oroitarazi zuen Egañak, 1994an plazaratu ziren informazioak eskuetan, eta handik aurrera estatu korridoreetatik boterearen tontorrera heltzeko «anbizioz beteriko gizonak» eginiko igoera jorratu zuen. “Traizioa”, izenburu hori eman zion Davantek bere iritzi artikuluari eta zera jarri zuen mahai gainean: «[Mitterrandek] eman zigun hitza jan du isilka» Ipar Euskal Herria barne hartuko lukeen departamendua sortzeko promesaren inguruan. Hizkuntzari dagokionez, «sozialistek egin duten urrats ia bakarra» Seaskarekin lehen hitzarmena izenpetzea izan zela azaldu zuen.
«Mitterrand presidentearen bigarren mandatu denboran, sozialisten Gobernuak uko egin zion Europako Hizkuntza Guttituen Kartaren sinatzeari», deitoratu zuen idazleak. Oroitu behar da, geroztik, ezker zein eskuineko frantses gobernu oro ukazioaren bide horrekin lerratu dela.
“Orkestra Gorria”-ren egileak, bestalde, txalotu egin zituen Mitterrandek Kultura ministro izendaturiko Jack Langek literatura zein zinemagintza sustatzeko harturiko neurriak. Mitterrand «faraoiak» akatsak egin zituela ezkutatu gabe, Arku Handia, Louvre museoa eta Biblioteka Nazionala obra arrakastatsuen zakuan sartu zituen Gilles Perraultek. Horraino, buruzagia bere biziko azken pasartean sartuta zela, kalitate handiko lumen laguntzaz Mitterranden legatuaren gainean “Egin”-ek eskaini zuen bilana.
1996ko urtarrilaren 8ko dataren gainean eginiko kontakizuna izanen da, ordea, paperetik Internetera jauzi eginen duen irakurleak gaur jasoko duen ekarpena. Argi-ilunez beteriko pertsonaiak euskarri ezberdinetan eta egile ezberdinen hitzekin marrazturiko potreta merezi duelakoan.
NAIZeko pieza horretan aipatzen denez, bera hil baino pare bat urte lehenago, 1994ko azaroaren 8 eta 9an, Euskal Herrian azken aldiz izan zen François Mitterrand. Biarritzen antolaturiko XVIII. Frantziar-Afrikar Goi Bileran parte hartu zuen gaixotasunak ahulduta zegoen buruzagiak.
Bilkura hori ardatz harturik, ez da zaila, batetik, antzinako kolonietan, eta bestetik, Euskal Herrian, François Mitterrandek burutu zuen politika lerroen artean hariak ehuntzea. 1981eko maiatzaren 10ean frantziar presidente bilakatu zenetik, deskolonizazioaren aro berriak Metropoli ohiaren interesak ahalik eta gutxien nozitu zitzan jardun zuen koroarik gabeko erregeak. Bai garapenerako egitasmoen bidez bai zeharkako edo zuzeneko esku-hartzea bultzatuz «Françafrique» izeneko logika kolonialistak jarrai zezan bermatu zuen.
Era berean, euskal gizartean babes zabala zuten eskakizunei bide eman ordez, Felipe Gonzalezek eta François Mitterrandek, bi mandatari sozialistek, estoldetan xerkatu zituzten demokraziari muzin egiteko bidezidorrak.
Popo Larre, Joxean Lasa eta Joxi Zabala agintaldi bikoitz horren ezkutuko itzaletan desagerrarazi zituzten.
Propiotzat jotzen duen euskal lurraldean hilketak, bahiketak, torturak eta desagertzeak onartzea gutxi balitz bezala, frantziar historian aspalditik gordetako beste ezohiko jazarpen molde batzuk berreskuratu zituen frantziar Gobernuak «euskal auzia»-ri erantzuteko. Hala nola deportazioa.
Distantzia hartuta, Afrikan bezala Euskal Herrian aplikatu zen politikaren gordintasuna aintzat hartuta, galdera planteatzea zilegi da. Historian aztarna hoberik utzi al zuen Mitterrandek?
Itzalen artean, argia. Eliseora heldu aurretik eman zuen hitza bete zuen PSko buruak, ikuspegi sozial eta balio sinboliko handia zuten hainbat alorretan. Bi adibide ematearren, iaz frantses Estatua astindu zuten mobilizazio sozialek François Mitterranden eskutik lorturiko garaipen saihetsezina -erretreta adina 60 urteetan ezartzea- erreferentzia gisa hartu zuen.
Bestalde, frantses Estatuan heriotza-zigorra bertan behera utzi zuen legea Mitterrand Eliseon zelarik onartu zen.
[2009] Europa castiga al Estado español por el caso de Mikel Iribarren
Mikel Iribarren tenía 18 años en la noche del 15 de diciembre de 1991. El impacto de un bote de humo lanzado a bocajarro por la Policía española le puso aquella noche al borde de la muerte. Hace exactamente 15 años, el 8 de enero de 2009, el Tribunal Europeo de Derechos Humanos decretó que el Estado español había violado los artículos 3 y 6 de la Convención Europea, por imponer a este joven un «trato inhumano y degradante» y por la dilación del proceso judicial. Entre los hechos y esta resolución habían pasado más de 17 años.
Aquel 8 de enero, la redacción de GARA preparó una pormenorizada cronología para explicar el tortuoso camino seguido en busca de un mínimo de justicia, bajo el título «Diecisiete años de litigio judicial en Iruñea, Madrid y Estrasburgo».
Fue otro caso de injusticia que se prolongó en el tiempo por la negativa del Estado español a reconocer su responsabilidad. La vertiente penal quedó otra vez impune, sin identificar al autor del disparo, y para la civil hubo que llegar hasta Estrasburgo.

El Patronato del Guggenheim abandona el proyecto de Urdaibai

El PP amenaza con el exterminio político a EH Bildu y sin tener turno de palabra

El exalcalde de Hondarribia fichó por una empresa ligada a Zaldunborda

«Tienen más poder algunos mandos de la Ertzaintza que el propio Departamento»
