Getariako Txakolinak 3,5 milioi botila merkaturatuko ditu aurten
Getariako Txakolina Jatorrizko Deiturak %20ko jaitsierarekin itxi du joan den denboraldia, hau da, 2023ko uztatik 3.500.000 botila merkaturatuko dira, «azidotasun eta frutatze maila orekatuko» salda da uzta horretatik ateratakoa.
Getariako Txakolina Jatorrizko Deituraren arduradunek zabaldu zituzten datu horiek, atzo aurkeztu baitzuten uzta berria. Bertan, Gipuzkoako 34 upategi atxikituta daude, gehienak Getariakoak eta Zarauzkoak.
Guztira, 2.700.000 litro ekoitzi dituzte, 2022an baino %20 gutxiago. 3.500.000 botila inguru merkaturatuko dira, eta horietatik %90 txakolin zurikoak izango dira, eta %10, berriz, arrosak. Beltzaren barietateak «anekdotikoa» izaten jarraitzen du, %0,5era ez da-eta iristen.
2023a «hezeagoa» izan zela ohartarazi zuten, eta mahastizainek hurbilagotik zaindu behar izan dituzte mahastiak. Salmentei dagokienez, 2023an eta 2022an maila ia berdinetan mantendu dira; beraz, hileko zigiluen entrega ere ez da aldatu.
KANPO SALMENTEN %50 AEBETARA
Esportazioei dagokienez, Ameriketako Estatu Batuak dira oraindik ere kanpoko salmenten %50 bideratzen zaien herrialdeak.
Botila bakoitzaren kapsularen gainean ezartzen den zigilu zenbakidunaren bidez identifikatzen da Getariako Txakolina, baita atxikitako upeltegi elaboratzaile bakoitzaren etiketaren bidez ere.
Uzta berriaren aurkezpenean, Jatorrizko Deiturak Mahasti Jaun saria eman dio June Yamaguchiri, Donostian bizi den eta euskal kulturaren zale porrokatua den japoniarrari.

«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak

ASKE TOMA EL TESTIGO DEL HATORTXU EN ATARRABIA

Un ertzaina fue jefe de Seguridad de Osakidetza con documentación falsa

Un esquiador de Irun, entre los tres fallecidos por un alud en Panticosa
