«MEMORIAREN ERRAIAK» LANA, SARITUA
«Memoriaren erraiak» lana Street Art Cities plataformaren nazioarteko lehiaketan Eragin Sozialaren kategorian irabazle atera da. Ondarroan Maias Mata kanariar artistak egindako artelana da.

Maias Mata kanariar artistak Ondarroan margotutako “Memoriaren erraiak” murala munduko onena izendatu dute Eragin Sozialaren kategorian, Street Art Cities plataformak antolatutako nazioarteko lehiaketan. Ibarran eta Baionan margoturiko mural bana ere hautagaien artean zeuden.
Urtza Alkorta Ondarroako alkateak azaldu duenez, saritutako lanak «emakumeak kostaldeko herri honetan duen presentzia handia» islatzen du. Izan ere, marinelak arrantzara ateratzen diren bitartean, emakumeak dira «familia, etxea eta herria bera» sostengatzen dituztenak. Sabotaje al Montaje izen artistikoa du egileak eta Udalak bultzatutako ekimen baten barruan egin zuen horma-irudia.
Horretarako, Udalak urtero babesten du udalerrian bi artista egotea, horietako bat, gutxienez, emakumea, eta horiek, herrira egiten duten bisitan, elkarteekin eta bizilagunekin harremanetan jartzen dira haien idiosinkrasia ezagutzeko.

«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak

ASKE TOMA EL TESTIGO DEL HATORTXU EN ATARRABIA

Un ertzaina fue jefe de Seguridad de Osakidetza con documentación falsa

Un esquiador de Irun, entre los tres fallecidos por un alud en Panticosa
