Hankaz gora
Grina maskaratuak plaza eta kaleak zeharkatzen ditu eta, zentsorerik gabe, plazera sabai guztietan barrena isurtzen da”. Mantuantus olerkari italiarra aipatzen du Peter Burke ikertzaileak Europa modernoaren kulturaz egindako saiakeran. Inauterien izaera du hizpide aipamen hau egitean. Burkeren ustez, inauterietan mundua hankaz gora jartzeko garaia zen: «Zaldia, ferratzaile bihurtuta, nagusia ferratzen; idia, harakina izanik, gizon bat zatikatzen; arraina, arrantzalea jaten; erbiak, ehiztaria erretzen». Egunerokotasuna iraultzeko grina litzateke, non dena bestelakoa den.
Honek guztiak, jakina, agintarien begietan anabasa eta desgobernua azaltzen zuen. Inauteria, batez ere, herri xehearen adierazpen oldarkorra zen, euren errealitatea bestelako izan zitekeela irudikatzea; grinak, desioak, kexak, mozorroen bitartez azaleratuz. Burkeren aburuz, herri xeheak segur aski ez zuen ikusiko zerbait txarra bezala mundua hankaz gora jartzea. Eta Euskal Herrian ere halaxe ospatzen ziren karnabalak. Leku askotan horren zantzuak gaur egunera arte heldu zaizkigu: Zubieta eta Ituren, Lantz, Maskaradak, Tolosa…
Beharbada gaur egun kaosaren ospakizun hau domestikatuegi dago. Itxuraldatze komertzializatua dirudi askotan, ahantzirik egunerokotasuna hankaz gora jarriz beste mundu bat posible izatea irudikatu daitekeela.

«La maternidad nos da la oportunidad de aprender a mirar a nuestra niña interna»

Sabin Etxea fía ahora a un juez la resolución de su crisis en Getxo

«Que solo se permita comprar casas para vivir es legal, está sobre la mesa»

Martxoaren 3ko biktimen aurka jo du Gasteizko gotzainak: «Tentsioa dago»
