KORRIKA EGIN ETA BULTZATU, GARA-REKIN
GARArekin Korrikako petoa iritsiko da kioskoetara. Sei euroren truke erosi ahalko da, eta etekin guztiak AEKri bideratuko zaizkio.

Abiatu da atzerako kontaketa; hilabete falta da: martxoaren 14an abiatuko da 23. Korrika Irundik Baionarat. Hamar egunean zeharkatuko du Euskal Herria euskararen alde, «herria harro dadin», eta martxoaren 24an amaituko da Baionako karriketan. Ekimena bultzatzeko, eta Korrikaren ahalik eta peto gehien zabaltzeko, otsailaren 17an eta 18an GARArekin batera eskuratu ahal izango da edizio berriko peto koloretsua 2.000 kiosko eta salmenta-gune baino gehiagotan. Sei euroko laguntzaren truke lortu ahalko dira, eta eskuratutako diru guztia AEKra bideratuko da. Adi harpidedunak ere, petoa eskuratzeko bide erraz bat izango baituzue: NAIZeko harpidedunen txokoan eskaera egin eta egun gutxiren buruan etxean jasoko duzue. Korrikaren aurtengo edizioko ibilbidea urtarrilean jakinarazi zuten eta, ohi bezala, dozenaka herritatik igaroko da, eta horietako herritarrek petoa jantzi, korri egin eta ekonomikoki ere bultzada ematea sustatu nahi du egitasmo honek. AEK-k GARArekin duen akordio zabalago baten parte da eta datozen asteetan emango da itxitako akordio honen inguruko xehetasun gehiago.

«Hay que articular un impulso nacional para afrontar los retos»

«El algoritmo se ha erigido en una arma de guerra»

A Xabi Alonso y al Real Madrid se les rompió el amor de tanto usarlo

«El imperio norteamericano quiere llevarse el petróleo sin pagar»
