Irakasleen eta ikertzaileen grebak «erantzun oso nabaria» izan du
EHUko zuzendaritza eta Lakua interpelatu zituzten sindikatuek, irakasleen eta ikertzaileen egoera salatzeko egindako greban. «Lan baldintza duinik ez badugu, ezin dugu kalitatezko unibertsitate bat garatu, eta gizarteak behar duen unibertsitate publikoa jokoan dugu».

EHUko irakasleen eta ikertzaileen egoera salatzeko, greba eguna deituta zegoen campus guztietan. LAB, Steilas eta ELA sindikatuek adierazi zutenez, «jarraipen zabala izan du». Hori bera berretsi zuen EHUko Prekarioen Koordinadorak.
Nahiz eta fakultatez fakultate eragina desberdina izan zen, zentro guztietan «nabaria» izan zela nabarmendu zuten sindikatuek. «Zentroak irekita egon dira -Teknikariak eta Kudeaketako eta Administrazio eta Zerbitzuetako Langileak, plantillaren laurden bat, ez zeuden grebara deituta-, baina aktibitate akademikoa oso eskasa izan da. Adibidez, Gasteizko Lan Harremanetan, Hezkuntza eta Kirol fakultatean eta Ekonomia eta enpresa fakultatean, Leioako Gizarte eta Komunikazio Zientzietan, Donostiako Psikologian, Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatean, Kimika, Informatika, Ingeniaritza eta Zuzenbide fakultateetan ez da klaserik ia egon eta grebaren jarraipena zabala izan da».
Era berean, Bilbon, Donostian eta Gasteizen egindako mobilizazioetan EHUko irakasleen parte hartzea «oso handia» izan zela adierazi zuten. Iragan urriaren 11n ere greba egin zuten, eta orduan Lakuari eta EHUko zuzendaritzari eskari zerrenda bat jarri zieten mahai gainean. Besteak beste, ordezko irakasleen gaiak berebiziko garrantzia zeukan, unibertsitateko irakasle horiek pairatzen duten prekaritate egoerarengatik.
«Ez dute aurrerapausorik eman arazoaren muinari ekiteko, hartu dituzten erabakien ondorio kaltegarriei adabakiak jartzera mugatuta», adierazi zuten.

«A esta generación le toca poner las bases del Estado vasco»

«La única certeza es que el realismo de Trump nos lleva a la destrucción»

Cuatro grandes sombras oscurecen aún más la inoculación de vacunas caducadas

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra
