Mecaner «bideragarria» dela berretsi eta enpresa batzordeak Lakuari dei egin dio
Stellantis multinazionalak Mecaner ixteko borondateari eusten dion bitartean, erakunde publikoei babes eske dihardute Urdulizko lantegiko beharginek. «Eusko Jaurlaritzak aktiboki parte hartu behar du honetan», adierazi zuen enpresa batzordeko kide Unai Mirasolainek.

Urdulizko Mecaner enpresako zuzendaritzak, joan den irailaren 1ean ezarritako gidoiari jarraituz, 63 urteko historia duen automozio lantegia ixteko eta 148 behargin kaleratzeko behin betiko asmoa jakinarazi zion enpresa batzordeari. Bien bitartean, euren etorkizuna jokoan duten langileek enpresaren asmoak salatzen segitzen dute. Mecanerren jabe den Stellantis multinazionalak enpresaren itxiera iragartzeko emandako argudioek ez dute oinarririk, enpresa batzordeko kidea den Unai Mirasolainen arabera. Haren esanetan, «beraien irabaziak bakarrik begiratzen dituzte. Argi dago Mecanerrek etekinak ematen dituela. Bideragarria da».
Egoera oso zaila den arren, langileek ez dute amorerik ematen, eta «instituzio guztietan maratoia egiten» ibiliko direla azaldu zion Mirasolainek NAIZ Irratiari.
EHUN LANGILE BAINO GEHIAGOREN OGIBIDEA
Enpresa batzordeko kideak garbi du tokiko agintariek gehiago egin dezaketela ehun langile baino gehiagoren ogibidea bermatzen duen automozio lantegiaren alde. «Argi daukagu enpresak berreskuratu behar ditugula. Eta Eusko Jaurlaritzak aktiboki parte hartu behar du zeregin horretan».
Bideragarritasun plan ekologiko bat aurkeztu diote Lakuako Gobernuari, baina Mirasolainek aitortu zuen haien jarrera ez dela izan espero zutena.
Hitzetatik ekintzetara pasatzeko eskatzen diote Lakuari. Madrilera begira, berriz, Stellantis multinazionalari emandako dirulaguntzak eteteko galdegiten diote Gobernu espainolari.

Cuatro grandes sombras oscurecen aún más la inoculación de vacunas caducadas

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Pradales rubricó el PGOU por el que se imputa a la exalcaldesa de Zaldibar

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes
