U. URRUTIKOETXEA
WASHIGNTON

AEBetako Ordezkarien Ganberak TikTok debekatzeko legea onartu du

Estatu Batuetako Behe Ganberak TikTok aplikazioari presio egiten dion legea bozkatu zuten atzo. Alde handiz onartu zuten testua, eta Senatura bidean da orain, han aurrera egingo duen argi ez badago ere. Milioika lagunek daukaten sare soziala desager liteke mugikorretan daukaten aplikazioetatik. Txinako Gobernuak haserre erantzun du.

TikTok aplikazioaren logoa.
TikTok aplikazioaren logoa. (Joel SAGET | AFP)

Estatu Batuetako Ordezkarien Ganberak TikTok aplikazioa estu hartzen duen legea onartu dute. 352 ordezkari demokratak eta errepublikanok bozkatu zuten atzo neurriaren alde, eta 65ek aurka. Donald Trumpek bere jarraitzaileei ez onartzeko eskatu arren, jarraitzaile sutsuenek baino ez zioten jaramon egin. Era berean, demokrata ezkertiar batzuek ere aurka bozkatu zuten. «Txinak hedabideak isilarazten ditu, guk ez», argudiatu zuen Jim Himes ordezkari demokratak ezezko botoa.

Legearen egileek uste dute Txinak aplikazioa estatubatuarren datuak biltzeko erabil dezakeela, bai eta herrialdearen aldekoak diren bideoez hornitzeko ere. «Txina AEBen aurkari geopolitikoa da, eta teknologia erabiltzen ari da AEBen ekonomia eta segurtasuna higatzeko», salatu zuen Mike Johnson Ganberako presidenteak.

Mike Gallagher Wisconsineko ordezkari errepublikanoak adierazitakoaren arabera, «guk nahi duguna da TikTok haren jabe den konpainiatik bereiztea, ByteDance enpresatik eta, hedaduraz, Txinako Alderdi Komunistatik».

SEGURTASUN NAZIONALA

Legea idatzi dutenak ez datoz bat arauak erabateko debekua jasoko duenik. Estatu Batuarrak Atzerriko Aurkariek Kontrolatutako Aplikazioetatik Babesteko Legeak jasotzen duena da prozesu bat abiaraz litekeela, FBI eta Inteligentzia zerbitzuen bidez, Etxe Zuriak zenbait sare sozialetako aplikazio segurtasun nazionalerako mehatxutzat hartu ahalko dira, Txina edo Errusia bezalako herrialdeen kontrolpean baleude. Halakoetan, 180 eguneko epea emango zaio aplikazioaren jabeari atzerriko Gobernuekiko loturak eteteko. Osterantzean, aplikazioen online saltokietatik eta weben ostatu izateko bestelako zerbitzuetatik debekatuko litzateke.

Txinak berehala erantzun dio AEBetako Kongresuaren erabakiari. TikToken aurkako neurriari «errepresio» deitu dio, eta «mehatxu taktikak» erabiltzea egotzi die AEBei eta neurria bere buruaren aurkakoa izango dela iragarri du.

Joe Biden presidenteak, baina, aurreratu du, legea bi Ganberetan onartu eta bere mahaira iristen bada, sinatu egingo duela. Christopher Wray FBIko zuzendariak Washingtonen Kongresuan gaiaz arduratzen den batzordean deklaratu zuen, TikTok herrialderako mehatxua zela berresteko. Herrialdearen propaganda banatzeaz gain, gailu elektronikoetako aplikazioak kontrolatu ahalko lituzkeela esan zuen FBIko buruak.

Kongresuko Behe Ganbera bilduta zegoen bitartean, kanpoan zenbait protesta izan ziren. Haietako batzuek TikTok aplikazioa beren bizibidea dutela gogorarazi zuten. Beste batzuek AEBetako Konstituzioak adierazpen eta informazio askatasuna babesten dituela nabarmendu zuten, eta aplikazio baten itxierak askatasun horiek urra ditzakeela.

Orain gaia Senatura iritsiko da; Goi Ganberan ez dago argi TikToki buruzko legeak aurrera egingo duen, senatarien arteko jarrera askoz ere zatituago baitago.



Trump y Biden consiguen los delegados para la nominación

Las primarias celebradas esta semana en varios estados y territorios han servido para que Donald Trump y Joe Biden alcancen el número de delegados necesarios para confirmar la nominación de sus respectivos partidos. Sin apenas contrincantes en el campo demócrata (el voto crítico progresista por la situación de Gaza ha obtenido más votos que cualquier alternativa a Biden) y tras la retirada de Nikki Haley después del supermartes en el bando republicano, estaba asegurado que se repetiría el duelo electoral de hace cuatro años entre Biden y Trump. Aunque aún quedan meses de primarias en la mitad de los estados, presidente y expresidente ya celebraron la designación. Biden llamó a sus seguidores a que «esten preparados para defender la democracia y nuestras libertades» en noviembre, mientras Trump celebraba la victoria, «pero ahora debemos volver a trabajar, hay que derrotar al peor presidente de la historia».U.U.