Sonny TUMBELAKA AFP
KLIK

Paradisua omen zena hondakinen poster bat da

Bali turismoaren paradisua da, eguzki eta surfarena. Urre koloreko kosta, ordea, zabor mendi baten azpian desagertzen ari da, argazkian ageri den Kendonganan hondartzan ikus daitekeenez. Xanpu potoek, edateko lastotxoek, janari ontziek... hartu dute hondartza, turistak kanporatuz, plastikoz beteriko itsas korronteek surflariak balantzatuz. Eta egoera are okerragoa da itsaspean. Indonesiako ozeanoak, biodibertsitate mailan munduko aberatsenetarikoak, zaborren edukiontzi bilakatzear dira, itsaspeko ekosistema osoak aldatuz, agian betiko kondenatuz.