STR AFP
KLIK

Gerezi lore, bizitza bete; eder, galkor labur, agur!

Txinako Jiangsu probintzian liluraz ospatzen dute gereziondoaren lorea, bizitza bezain ederra, bizitza bezala iragankorra. «Presta zaitezte heriotzarako, presta», xuxurlatzen diete loretan diren gereziondoek, artea inspiratuz, poesia izerdituz, ametsaren ubera koloreztatuz. Egun batzuetan dena bukatuko delako; lurra, doluz, petalo arrosa eta zuriz jantzita. Baina bitartean, Nerudak bezala, amoranteari esaiozu «udaberriak gereziondoekin egiten duena egin nahi dut zurekin». Bizitza beti ederragotzeko, hil arte beteki bizitzeko.