GARA
KANBO

Marieniaren kontrakoek Kanboko herriko kontseilua blokeatu zuten

Ehun bat pertsona sartu ziren Kanboko herriko kontseiluko gelan apirilaren 10eko iluntzean, ezkilekin eta artzain makilekin azantza eginez. Herriko kontseiluak, Christian Deveze auzapeza buru, bere bilkura hasi berritan sartu ziren protesta egitera. Hastapenean ez zirudien auzapezak bilkura altxatuko zuenik, Marieniako higiezin proiektuaren kontrakoei bide emanez. Ekintza bi orduz luzatu zen, 22.08ak arte.

«Marienia ez hunki!» oihuak entzun ziren, usaiako hitzartzeen ordez. ELBko laborariek, Lurzaindia Laborantza Lurren Defentsa Elkarteak eta Ostia sareak antolatu zuten, elikadurarako lurren babesa eskatzea xede zutela.

Ostegunean, Jerome Bourrier Estatu frantsesak Baionan duen prokuradoreak ikerketa bat abiaraziko duela iragarri zuen, «hautetsi batekin biltzean izandako indarkeriazko ekintzengatik».