Luis ROBAYO AFP
BEGIRADA

Mileiren kontrako hirugarren mobilizazio handia

Lehenik, langileak atera ziren, 24ko urtarrilean, «omnibus legearen» eta lan esparrua malgutzearen kontra. Hurrengoa martxoaren 24an egin zen, giza eskubideen aldeko mobilizazio handia. Eta atzo, hezkuntza komunitateak deituta, ehunka mila pertsona irten ziren kalera eskolaren izaera publikoa babestera, azken urteotan Argentinan egon den manifestaziorik handienean. Gobernuak protesta mespretxatu zuen, eta pentsatzekoa da, manifestazioak manifestazio, bere programa aplikatzeko asmoa duela.