Martxelo DIAZ
1978

Altsasuko Mahaitik Herri Batasunera, ezker abertzalea antolatzen

Herri Batasuna hedatzeko Altsasuko Mahaiak Bergaran egindako ekitaldia.
Herri Batasuna hedatzeko Altsasuko Mahaiak Bergaran egindako ekitaldia. (Javier GALLEGO | EGIN)

Herri Batasuna Altsasun aurkeztu zuten 1978ko apirilaren 27an. Ezker abertzaleari antolakuntza politikoa emateko helburuarekin sortu zen, hauteskundeetara begira, koalizio baten moduan. Aurretik Altsasuko Mahaia zeritzonak egindako lana jasotzen zuen, eta ESB, HASI, LAIA eta EAE-ANV alderdiak izan zituen bertan.

Aurkezpen horretan izandakoen artean Patxi Zabaleta zegoen, eta garai hartako egoera azaldu digu. 1977ko ekainean Parlamentu espainiarrerako hauteskundeak egin ziren, lehenengo aldiz 1936tik. «Ezker abertzalearen barruan eztabaida gogorra izan zen parte hartzeari buruz. Azkenean, oso bozketa gogor batzuen ondoren, ez parte hartzea erabaki zen. Nafarroan UNAIren barruan geundelarik, ez genuen kanpainarik egin. Baztertuak bezala gelditu ginen», azaltzen du.

Egoera horretan, udazkenean bilerak egiten hasi ziren hauteskundeetan parte hartu zutenak (ESB eta EAE-ANV) eta parte hartu ez zutenak elkartuz. Zabaletak gogoratzen duenez, garai horretan «preautonomikoa» jarri zen martxan, egungo egitura autonomikoa bihurtu zena. Estatuak prozesu hori parlamentarien ordezkaritzatik abiatuta egin zuen. «Eta hor gotortu ziren UCD eta horiek», dio leitzarrak.

Borroka armatua indarrean zegoen eta, amnistiaren ondoren, preso uholdea osatzen ari zen berriz.

LURRALDETASUNA OINARRI

«Bileren ondoren, kritika amankomun bat egitea lortu zen, lurraldetasunean oinarritzen zena. Horrekin, manifestua egin zen lurraldetasunari buruz», gogoratzen du Zabaletak. Dokumentu horretara EIA ere bildu zen, baina berehala atera zen kontsentsutik. EAJ eta ESEI soilik geratu ziren kanpoan. «EIA 48 ordura atera zen. Oposizio gogor bat antolatu zuen ‘preautonomikoan’ zegoen Juan Mari Bandresek. Altsasuko Geltokiko jatetxean egin genuen bazkarian izan ziren, baina ez zuten jarraitu».

«EIA, garai hartarako, hasi zen bere bilakaera egiten. Faktore gehiago zeuden, baina abertzaletasunaren ustezko likidazionismo bat zegoen. Bandresek, hor nagusitu zenean eta bere ideia ezarri zuenean, bide hori lehenestea lortu zuen. Ez dut uste hori inkoherentea izan zenik geroago egin zituzten urratsekin. Hauteskundeetan HBk beti irabaztea lortu zuen. Eta hori erabakigarria izan da. Zer gertatuko litzateke bestela izango balitz? Likidazioa. Ezkerreko aldarrikapenak hobekien defendatu ditugunok abertzaleok izan gara, PSOEk hori ukatu badu ere. Bergaminek eta Sastrek hori onartu zuten. EIAren bilakaeran, PSOEn amaitu dute. Alderdiaren izenaren eranskinerako baino ez dira gelditu», azaldu du.

AUTODETERMINAZIOA ERE

Lurraldetasunarekin batera, Altsasuko Mahaiak Euskal Herriaren autodeterminazioaren aldarrikapena egiten zuen argi eta garbi. «Momentu horretan, EAJ ez zegoen erabakitzeko eskubidearen alde. Juan Jose Ibarretxeren garaietara arte ez zen horren alde posizionatu. EAJren eszisioa izan zen EAk, ordea, hasieratik egin zuen autodeterminazioaren alde».

Bigarren urrats batean, Altsasuko Mahaiak erreferentzia hartu zuen manifestazioetan. «Altsasuko Mahaiaren pankartaren atzean jartzen zen jende kopururik handiena manifestazioetan. Oinarrizko adostasuna zegoen. Horren barruan zeuden osagaiak hauek ziren: borroka armatuari aterabide politikoa eman behar zitzaiola, lurraldetasunaren aldarrikapena eta ezkerreko aldarrikapenak».

Euskal abertzaletasunean bi esparru zabal eta anitz zeudela (eta daudela) nabarmentzen du Zabaletak: ezkerrekoa eta eskuinekoa. «Horren kontra zeuden ezkerreko espainolistak, abertzaletasun guztiak eskuinekoak zirela esanez, eta eskuin abertzalea, aldiz, ‘lehenbizi aberria eta gero ikusiko ditugu beste gauza guztiak’ esanez. Oraindik lelo horrekin segitzen dute batzuek eta besteek».

Prozesu “preautonomikoari” kritika egiten zion orrialde erdiko manifestu batean oinarritzen zen Altsasuko Mahaiak fruituak jaso zituen, ezker abertzalearen esparru politikoaren irudia hartzeko.

«Esparru politiko hori ez zuen Altsasuko Mahaiak asmatu. Hor zegoen», nabarmentzen du Zabaletak.

Lau alderdiekin batera, independenteak ere baziren antolatutako Herri Batasunean. «Hori dena antolatzeko arazoak zeuden. Baita diferentzia estrategikoak eta ideologikoak» ere. Aurrera egiteko bigarren urrats bat egiteko asmoarekin sortu zen Herri Batasuna koalizioa, eta baita zuzendaritzan arituko zen Mahai Nazionala ere. «Barneko egitura sortu zen eta alderdien presentzia bermatu eta egonkortu zen. Urteak pasatu ondoren, alderdien presentzia hori urtu egin zen, baina urte askoren ondoren izan zen hori».

Hori guztia antolatzeko, garaiak ez zirela batere errazak gogoratzen du Zabaletak. Nafarroan, adibidez, «jendea ez zen ausartzen han egotera ere. Azkenean, ahal bezala egin ziren gauzak».

Hauteskundeetan parte hartu nahi zen, baina erakundeetan parte hartzeak eztabaida sakonak eragin zituen. «Bigarren eztabaida izan zen hori. Fase desberdinak eta urrats zailak izan ziren. Esate baterako, Madrilgo erakundeetan ez parte hartzea, baina Euskal Herrikoetan bai (diputazioak eta udalak). Erreformarekin sortutako erakundeetan ez parte hartzea (Estatututik ateratakoetan), eta Nafarroako Parlamentuan, berriz, bai. Kontraesanak izan ziren. Kontraesan horiek gainditu ziren, baina urte askotako eta eztabaida askotako ondorio bezala. Ez zen erraza izan».

Borroka armatua indarrean izateak eztabaida hori baldintzatu zuela dio Zabaletak. «Borroka armatuak harekin harremanetan dauden ondorioak eta arrazoiak lehenesten ditu. Baldintzatuta gelditzen dira beste jokabide guztiak. Horretaz baliatzen dira errepresiorako bideak abiatzeko ere», azaltzen du.



[1993] El juez de la Audiencia Nacional Baltasar Garzón ficha por el PSOE

El 27 de abril de 1993, el PSOE anunciaba que el juez de la Audiencia Nacional española Baltasar Garzón, instructor de numerosas causas contra ciudadanos vascos, ocuparía el número dos de la lista del PSOE por Madrid a las elecciones generales que encabezaría Felipe González. El fichaje buscaba «ayudar al PSOE a ganar las elecciones» otorgando una imagen de apertura a nuevos sectores y de transparencia.

Para Gestoras pro-Amnistía, en cambio, se confirmaba que la Audiencia Nacional era un tribunal que respondía a criterios políticos que habían supuesto la detención y encarcelamiento de cientos de vascas y vascos.

Para Garzón, en cualquier caso, la cosa no acabó bien. Le colocaron de delegado del Gobierno contra las Drogas bajo otro exjuez, Juan Alberto Belloch, que tenía las carteras de Justicia e Interior. Muy poco para un Garzón que quería ser ministro.