Gosea
Irudikatu ondoko eszena: palestinar haur multzo bat, zisterna-kamioi baten atzean, elkarri bultzaka eskuetan dituzten plastikozko ontziak urez betetzeko lehian. Egunotan Gazan behin baino gehiagotan gertatu den eszena dugu, Mendebaldeko hedabideek zona hartan nagusitu den gosetearen ondorio moduan deskribatu dutena. Gosetea bere kabuz gertatu balitz bezala.
Gazatik zuzenean ari den Hind Khoudary kazetari palestinarrak bestela azaltzen du egoera. Israelgo indar armatu okupatzaileek natura baliabideetan aberatsa zen lurraldea suntsitu egin dute eta, kanpotik bidalitako laguntza blokeatzearen ondorioz, palestinarrak beren oinarrizko beharrak asetzeko behar larria dute. Horra testuinguruaren garrantzia.
Ghassan Kanafaniren “Rijāl fī al-Shams” (Gizonak eguzkitan, 1962) nobela laburrarekin gogoratu naiz, aipatu eszenak bezala zisterna-kamioi bat ardatz duena. Haren barruan saiatzen dira hiru gizon palestinar, Nakba ondoko urteetan, Irakeko errefuxiatu zelai batetik Kuwaitera ihes egiten bertan lana topatuko dutelakoan. Kontrol-puntuz beteriko bidaia da, udako bero kiskalgarriaren pean. Helmugara heltzen direnerako, hiru palestinarrak asfixiatuta topatzen ditu gidariak zisterna barruan.
Bidaiaren eta garraiobidearen ezaugarriekin lotuko lukete batzuek hiru gizonen tragedia. Testuinguruak, ordea, bestela esaten digu.

«Basoez hitz egiten dute, baina basoa suntsitzen dute landaketa sartzeko»

«Dirigiremos Venezuela hasta la transición», proclama Trump

Iban Apaolaza presoa hilik aurkitu dute Aiako Harrian

El robo del año no ha tenido lugar en el Louvre, sino en Spotify
