Alazne BASAÑEZ
1981

Bobby Sands, mundua astindu zuen grebaren aurpegia

Bobby Sandsen murala Falls Road-en, Ipar Irlandako tokirik bisitatuenetarikoa.
Bobby Sandsen murala Falls Road-en, Ipar Irlandako tokirik bisitatuenetarikoa. (WIKIMEDIA-COMMONS)

Gaurko egunez, duela 43 urte, IRAko presoak Long Kesh edo Mazeko kartzelan egiten ari ziren gose grebaren lehen emaitza lazgarria gertatu zen. Bobby Sands 27 urteko presoak azken hatsa eman zuen presondegiko erizaindegian, ama eta arrebaren ondoan. 66 egun eman zituen baraurik, presoen estatus politikoaren alde. Bere bizitzaren laurden bat baino gehiago kartzelaturik egon zen.

Karisma handikoa eta Londresko Parlamentuko parlamentaria zenak, Fermanagh-South Tyrone distritutik, goizaldeko ordu batak eta hamazazpi minutuan begiak betiko itxi zituen, koma sakonean hainbat egun egon ostean.

Britaniar Gobernuak bere buruaz beste egin zuela esan zuen. Sandsen heriotzaren berri berehala zabaldu zen Belfasten, eta ehundaka lagun batu ziren Falls Road-en; protesta ugari izan ziren. Errepublikanoen komunitatean dolua hiru egunez luzatu zen. Hiletaren ostean egin zen manifestazioak ehun mila lagun batu zituen.

IRAko boluntario honek martxoaren 1ean hasi zuen gose greben katea urriaren 3an bukatu zen. Ordurako, beste bederatzi gose grebalari hilda ziren. Ipar Irlandan preso ziren errepublikanoen kontrako politika kriminala bultzatu zuen Gobernu britaniarrak. Estatus politikoa bertan behera uztea zuen ardatza. Long Kesh presondegiko bizi baldintzak oso txarrak ziren: ziegetan hotz galanta egiten zuen, jipoiak ohikoak ziren, bainuak derrigorrezkoak ziren, irakurtzeko 'Biblia' besterik ez zuten, idazteko ezer ez zuten...

1980ko urrian, presoek lehen gose grebari ekin zioten. Agintariek eskaerak beteko zituztela agindu zieten, baina gero ez zuten hitza bete. Horrela, 1981eko gose greba eragin zuen erresistentzia-kanpaina egitera behartu zituzten presoak. Protesta mailaka egin zen, eta Bobby Sand lehena izan zen.

Martxoaren 1ean jateari utzi zion, 66 egun egun eman zituen baraurik, heriotzaraino. Bere atzetik, beste bederatzi hil ziren. Egindako eskaerak ziren beren arropak janzteko eskubidea, espetxe barruan elkartzeko eskubidea, kartzelako lanei buruz erabaki ahal izatea, gutun gehiago jasotzea eta bisita gehiago baimentzea.

Margaret Thatcherren gobernuak ez zien jaramonik egin grebalarien eskaerei, baina grebak ondorioak izan zituen maila askotan. Preso errepublikanoen eguneroko bizitzan arrastoa utzi zuen. Hamar urteren bueltan eta ofizialki Gobernuak preso politikoaren estatusa eman ez bazien ere, Long Kesheko presoek arropa propioa janzten zuten, aisialdirako eta hezkuntzarako programak antolatzen zituzten, kondenaren erdira arteko arintze eskubidea zuten...

Grebak britainiarren ankerkeria agerian utzi zuen, nazioarteko komunitatean harridura sortu zuen eta gatazkan aro berri bat ireki zuen.

UEMA JAIO DA

Euskaren normalizazioren bidean ere aro berria zabaldu zen UEMAren sorrerarekin. Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea 1991ko gaurko egunez Aizarnazabalen jaio zen, Udalerri Euskaldunen Egunaren harira. Hasiera hartan 19 udaletxetako hautetsiek egin zuten UEMAren sorrerako batzarra. Abaltzisketa, Aizarnazabal, Altzo, Arbizu, Aulesti, Baliarrain, Dima, Errezil, Etxebarria, Gatika, Ikaztegieta, Leaburu-Txarama, Lizartza, Munitibar, Muxika, Nabarniz, Orendain, Urdiain eta Zaldibia ziren udal aitzindari haiek.

«UEMAren sorrera baino urte bi lehenago, herri euskalduna izatea erabaki zuen Aizarnazabalek. Mari Jose Korta alkateak herrian emandako pausoak azaldu zituen 'Egin'-en. Sortu berri zen UEMAko kidea zen, «argi daukagun gauza baita. Gure herrian euskara ez da desagertuko, baina ikuspegi handiagoa eduki behar dugu gure hizkuntza zabaldu eta bultzatzeko, eta errealitatea hau da: euskarak bizitzeko behar ditu orain herri euskaldunak, bestela bere etorkizuna zintzilik egongo da», zioen Begoña Simonek 'Egin'-en idatzitako artikuluan.

PATXI LOPEZ LEHENDAKARI

Egun honek badu memorian gordetako beste kontu bat ere. 2009ko maiatzaren 5ean, apartheid politikoaren ondorioz, Gasteizko Parlamentuaren indar korrelazioa desitxuratuta, Patxi Lopezek lehendakari izateko 39 boto lortu zituen. Ezker abertzalearen ordezkaritza instituzionala baztertu egin behar izan zuten Lopez Lehendakaritzara iristeko.

Patxi Lopezen hautaketak, aldi berean, EAJ agintetik kanpo uztea ekarri zuen, eta Juan Jose Ibarretxeren ibilbide politikoaren amaiera. 30 urteren ostean, lehen aldiz galdu zuen EAJk boterea.



[2012] GARA entra en la ruina de «Egin» y Endika marca un gol de título

Hace doce años, tal día como hoy, un reportaje de Fermin Munarriz daba cuenta en GARA del abandono «hasta el punto de la práctica ruina» sufrido por el patrimonio de ‘‘Egin’’ y Egin Irratia en manos de la administración judicial desde su cierre en 1998. Once años después de la clausura, el Tribunal Supremo declaró la improcedencia del cierre de los medios y de sus instalaciones, pero el patrimonio nunca fue devuelto a sus propietarios. «Una bocanada de atmósfera húmeda, polvo y un penetrante olor ácido atrapan al visitante nada más franquear el umbral de la nave industrial», comienza el reportaje que recuperamos hoy.

En Artefaktua también revivimos otro acontecimiento, este ocurrido exactamente hace cuarenta años, a través de su protagonista. Se trata del aniversario del gol marcado por Endika Guarrotxena en el Santiago Bernabéu ante el Barcelona de Diego Armando Maradona, que le dio el título de Copa al Athletic, que seis días antes ganó la Liga. Guarrotxena rememora aquel triunfo y mira hacia adelante en una entrevista con Manex Altuna.