G. BOUYS AFP
KLIK

Munduari buelta, gimnastaren ikuspegitik

Beti aipatu izan da kirol munduan oso desorekatuta daudela kontuak. Gure artean beti jartzen dira adibide gisa futbola eta gainontzeko kirolak. Argazkian ikus daitekeena, gimnasia artistikoa, ordu mordoa eskaini behar zaion modalitatea da eta, kasu gehienetan, gutxi konpentsatua izaten da ekonomikoki eta, zergatik ez esan, sozialki. Marine Boyer frantsesa mundua beste ikuspegi batetik ikusiko balu bezala ageri da irudian. Egun hauetan Italian jokatu den Europako Txapelketa prestatzeko zenbat ordu igaro dituen ez du zenbatuta izango, baina bere emaitza, ederra, hortxe dago.