DONOSTIAKO UDALA
BEGIRADA

LGTBI+ kolektiboaren kontrako 15 eraso 2023an

Homofobiaren, Lesfobiaren, Transfobiaren eta Bifobiaren aurkako Nazioarteko Egunaren harira, 2023an Donostian izandako LGTBI+fobia erasoen inguruko hirugarren txostena aurkeztu du Donostiako Udalak. Zaira Garcia Dafontek egindako txostenak azaleratu du urte hartan Gipuzkoako hiriburuan kolektiboaren aurkako hamabost eraso izan zirela, eta agerian utzi du erasotzaile gehien-gehienak gizonezkoak direla eta, aurreko urteetan bezala, eraso homofoboak direla nagusi.