Iker IBARLUZEA
Meteorologoa
AZKEN PUNTUA

Aurorak

Fenomeno bitxia bizi izan genuen orain dela egun gutxi gurean. Zeruan halako kolore gorrixka bizi bat agertu eta kolore ikusgarria eman zion. Hainbat argazkilariri joko ederra eman zien ikuskizun horrek. Fenomeno hori aurora boreal deiturikoa zen. Baina ohikoa al da fenomeno hau Euskal Herrian?

Eguzkiak guri berotasuna emateaz gain, tarteka partikula batzuk bidaltzen dizkigu eguzki-haizearen laguntzaz, non partikula horiek lurraren eremu magnetikoan sartzean, oxigeno eta nitrogeno atomoekin talka egin eta kolore berezi batzuk sortzen diren zeruan, aurora borealak sortuz. Partikula horiek indarra galtzen duten heinean (latitudean behera egin ahala) koloreek bizitasuna galtzen dute, desagertzen diren arte. Fenomeno hau oso ohikoa da poloetatik gertu, izpiek edo partikulek indar gehien han baitute.

Oraingo honetan, ordea, halako indarra izan du eguzkiak bidalitako partikula sortak, non latitudean behera egin ahal izan duen indar gutxi galduz eta, hala, Kanariar uharteetan ere ikusi diren.

Fenomeno hau ez da batere ohikoa Euskal Herrian. Gutxi gorabehera 20-25 urtean behin gertatzen den fenomenoa bitxia da. Beraz, eguzkiak aurkakoa esaten ez badu, beste denboraldi batean aurorak ikustera Eskandinaviara joatea hobe.