Jaizki FONTANEDA FOKU
BEGIRADA

Gastu militarraren gorakadaren aurrean, eragozpena

«Desmilitarizatzeko garaia da, desobeditzeko garaia. Eragozpen fiskalaren garaia da!». Hala nabarmendu zuten atzo Gasteizen, Gobernu Militarraren aurrean, herri eragile ugarik antolatutako ekintza antimilitaristan parte hartu zuten lagunek. Misil itxurako batzuk bota zituzten birziklatzeko edukiontzi batera, Estatuko Aurrekontu Orokorrak egiterakoan armamentuan eta gastu militarrean egindako ordainketak areagotu egin direla salatzeko, eta horren aurrean eragozpen fiskala aldarrikatu zuten.