Patxi BELTZAIZ
KLIK

Marieniako proiaktuaren aurka, 12 orduz Kanbon

Egun osoa hartu zuen ekitaldiarekin, Kanboko Marieniako eremuan aurreikusitako ehun bat etxebizitza eraikitzeko egitasmoarekiko gaitzespena erakutsi zuten atzo. Mahai ingurua, aperitifa, bazkaria, tailerrak, ibilaldi erreibindikatiboa eta kontzertuek girotu zuten Kanbo. Herriak etxebizitza berriak behar dituela argudiatuta, duela hamar bat urte abian jarri zen proiektua. Tokiko erakundeek eragileen aurka egindako eskakizunak atzera bota badituzte ere, mobilizazioekin jarraitu dute, atzoko eguna kasurako, besteak beste.