G. VAN DER HASSELT AFP
KLIK

Zaldiak eta jockeyak, denbora gelditzen

Duela hilabete batzuk, Aiert Alonso artista lekeitiarrak, Hondarribian bizi denak, zaldi lasterketekiko bere liluraz hitz egin zigun Gaur8 gehigarrian. Animalia horien abiadurak eta indarrak margotzeko gogoa eragiten ziotela zioen. Eta ez zegoen oker; ikusi besterik ez dago-eta ugaztun horiek, korrika egiten dutenean, nolako lilura sortzen duten. Irudian, ezkerrean Ronan Thomas jockey frantsesa ageri da, bere zaldi Look de Vegarekin lasterketa batean garaipena eskuratuz. Erdiko erlojuari erreparatuta, argi dago zer ordutan irabazi zuen.