Emaitzak
Uste zabaldua bada ere, ez da egia Casablanca pelikulan “Jo ezazu berriz, Sam” esaldia esaten denik. Bai, ordea, filmaren une batean Alemaniarrek “Die Wacht am Rhein” kantatzen dutela Ricken lokalean. Bat-batean, “Marsellesa” entzuten hasten da eta frantziar ereserkia gailentzen zaio kantu naziari. Filmaz dudan bestelako iritziaz harago, klasiko honek nolabaiteko porrot kutsua dauka.
Irakurketa politiko sakonez harago, Europako hauteskundeen emaitzek halako tristezia kolektiboa zabaldu dute. Sosegurik eza, larritasuna eta kezka nagusitu zaizkigu bozkatzerakoan giza eskubideen alde egin dugunoi.
Iparraldeko lurraldeetan jazotakoak orain gutxi arte ezinezkotzat jotzen genuen eszenatokian kokatu gaitu, eta erabaki ausartak hartzeko unea da.
Ez da egia Casablanca gisako Magrebeko lurraldeetatik Europara datozenei buruz ultraeskumak zabaldu duen mezua. Migrazioaren gaian bezala, bestelakoetan ere gezurra eta manipulazioa dira eskuinaren tresna bakarrak.
Egia ezagutzeko eskubidea aldarrikatzea ariketa zaila izan daiteke, errealitatearen irakurketak anitzak egin daitezkeelako. Eta zilegi da. Baina etengabe, une oro engainatuak ez izateko eskubidea beharko litzateke onartua izan. Ostera, hauek dira emaitzak.

Iban Apaolaza presoa hilik aurkitu dute Aiako Harrian

El robo del año no ha tenido lugar en el Louvre, sino en Spotify

Xabi Iraola proposatu dute Sorturen koordinatzaile orokor izateko

67 preso 20 urtetik gora espetxean, eta 44k ez dute kalea zapaltzen
