Bilbobuseko langileen greba mugagabea bertan behera geratu da
Bilbobuseko langileek apirilaren bederatzian hasitako greba mugabea amaitu da, langileen gehiengoak enpresarekin adostutako aurreakordioa atzo onartu zuelako. Plantilla osatzen duten 650 langileetatik 527k eman zuten iritzia; hitzarmenaren aldeko 332 boz jaso dira, 186 langilek ezezkoa bozkatu dute, hiru boto zuri izan dira, eta sei baliogabeak. UGTk, CCOOk eta USOk sinatu zuten aurreakordioa pasa den asteartean; ELA, LAB eta ESK, aldiz, akordioaren aurka agertu ziren.
DESADOSTASUNAK
ELA, LAB eta ESK sindikatuek aurreakordioaren edukia errefusatu zuten, langileen erosteko ahalmena ez dela bermatzen argudiatuta.
Erabakitakoaren arabera, soldata-igoera funtzio publikoan aplikatzen den igoerari dagokio. 2022rako eta 2023rako, funtzio publikoaren soldata-igoeraren baliokidea gehi %4 hitzartu zuten.
Beste neurri batzuen artean, gehiengo sindikalak eta enpresak jakinarazi zuten «hobekuntzak adostu» dituztela, «egoera prekarioei aurre egiteko». %62ko lanaldi partzialeko langileak lanaldi osora igaroko dira, eta behin-behineko langileen zati bat «%62ko hutsunea» betetzera pasako da, adierazi zutenez.

67 preso 20 urtetik gora espetxean, eta 44k ez dute kalea zapaltzen

Sufrimenduaren zikloa ixteko etxeratzea, gazteenen eskaria

Bilbo se moja por el fin de la «injusta legislación de excepción» carcelaria

A Xabi Alonso y al Real Madrid se les rompió el amor de tanto usarlo
