Microliquideko EEEak 15 langileri eragingo die azkenean, 24ri ordez
Arrasateko Microliquideko langileek enpresaren azken proposamena onartu eta Enplegu Erregulazioko Espedienteak (EEE) hamabost pertsonari eragingo die, nahiz eta hasieran 24ri eragitea aurreikusita zegoen.
Horietako zortzik borondatezko atxikipena izango dute, lan egindako urte bakoitzeko 40 eguneko soldata ordainduko zaie kalte-ordain gisa, eta antzinatasunik ez duten kasuetan 8.000 euroko gutxieneko indemnizazio bat ordainduko da.
Ekainaren amaieratik greba, mobilizazioak eta asanbladak egin dituzte langileek.
LAB sindikatuak ohar batean adierazi duenez, EEEaren bitartez, 24 pertsona kaleratzeko prozedura abiarazteko asmoa zutela jakinarazi zien zuzendaritzak iragan maiatzean. Ekainaren amaieran kaleratze kolektiboaren arrazoiak biltzen zituen dokumentazioa banatu zen, eta kontsulta epeari hasiera eman zitzaion.
Horrekin batera, langile asanbladak greba mugagabe bat abiaraztea erabaki zuen. Negoziazioek iraun bitartean langileek mobilizazioak eta hainbat asanblada burutu dituzte, eta azkenean enpresaren proposamenari baiezkoa eman zioten. Asanbladan zuzendaritzaren azken proposamen hau %70eko baiezkoarekin onartu zen.

«Basoez hitz egiten dute, baina basoa suntsitzen dute landaketa sartzeko»

«Dirigiremos Venezuela hasta la transición», proclama Trump

Iban Apaolaza presoa hilik aurkitu dute Aiako Harrian

El robo del año no ha tenido lugar en el Louvre, sino en Spotify
